Bigarren mailan egonkortzeko lehen pausua

Llagostera-Osasuna/Larunbata 20:30/ Nou Municipal de Palamos

Amaitu da aurredenboraldia, eta iritsi da txapelketa. Iazko denboraldia katalunian itxi ondoren -Sabadellen, zehazki- 2015/16ko denboraldiari ere bertan ekingo dio Osasunak, Gironan, Llagostera talde apalaren aurka; talde apala aurrekontuari dagokionez, behintzat. Martin Monrealen eraberritutako Osasunarentzako lehen froga garrantzitsua izango da Palamosko futbol zelaian jokatuko dena. Taldea bigarren mailan egonkortzen hasteko eta denboraldi lasaiago bat bizi ahal izateko lehenengo aukera izango dute gorritxoek bertan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osa

“Osasuna Bigarren Mailan egonkortzea lortu behar dugu. Egonkortasun hori lortuz gero, bi edo hiru urteren buruan, lehenengo mailara jauzia egiteko erabat prest egon gaitezkeela uste dut. Taldeko jokalarien %80 etxekoa izatea, horrek izan behar du helburua”. Enrike Martin Monreal Osasunako entrenatzailearen esana da hori. Teknikari nafarrak argi du taldearen helburua zein izan behar duen, eta beste edozien gauzarekin amets egiten duena bide okerretik doala ohartarazi du denboraldiaurrean zehar eman dituen elkarrizketa guztietan. Hala ere, txapelketako talde guztiekin lehiatuko dutela argi utzi izan du behin baino gehiagotan.

Denboraldi aurreko frogak amaitu dira; hiru porrot -Zaragoza, Lleida eta Real Union- eta hiru garaipeneko -Athletic, Eibar eta Mirandes- balantzearekin amaitu du talde iruindarrak. Argiak eta itzalak utzi ditu talde gorritxoak denboraldi hasi baino lehenago: Eibarren eta Athleticen kontra garaipen sendoak lortu eta gero, Lleida eta Real Unionen kontra taldearen mailak erabat behera egin zuen. Zaragozaren aurka galdu arren, taldeak irudi ona berreskuratu zuen. Prestaketa fasearekin amaitzeko, Mirandesen aurka lehiatu zen Osasuna: huts eta bi galtzen joan ondoren taldeak markagailuari buelta eman eta partida irabaztea lortu zuen.

Uda mugitua izan da aurtengoa, fitxaketak direla eta batez ere. Hervias, Cadamuro eta Cedrick euren taldeetara itzuli ziren. Kontratua amaitu zitzaien hiru jokalariek ez zuten berritzeko eskaintzarik izan: Raou Loek Al Sailiya Sport Club (Qatar) taldearekin sinatu du, Ion Echaidek Onesimok zuzentzen duen Toledorekin eta Jokin Ezkieta atezain gazteak Bartzelonarekin aurrekontratua sinatuta zeukan. Kontratua amaitu zitzaien beste hiru jokalariri bai eskaini zitaien berritzeko aukera: Vujadinovicek eta Sisik eskaintza errefusatu eta Asia alde jauzi egin zuten bitartean, Oier Sanjurjok taldearekin berritu zuen. Taldearen bajei dagokionez, Nekounam Saipara(Iran) joan da eta Ansarifard Panionosera(Grezia). Atezain postuari dagokionez, Eibarrek Asier RIesgo -soldata jaitsiera beharrezkoa zen Osasunan jarraitu ahal izateko- fitxatu du eta Roberto Santamariak Ponferradinara itzultzea erabaki du, Osasunak atezaina mantendu nahi bazuen ere.

Beste aldean, Roberto Torresek soldata jaitsi eta taldean jarraituko du. Antonio Otegui gazteak eta Jose Garciak ere berritu dituzte euren kontratuak. Miguel Flaño eta Jordan Lotiesi soldata jaisteko ere harremanetan jarri da zuzendaritza. Zazpi fitxaketa egiteaz aparte Unai Garcia (Tudelano) eta Maikel Mesa (Racing Ferrol) itzuli dira taldera. Nauzet Perez (Sabadell) eta Mario Fernandez (Racing de Santander) izango dira denboraldiko bi atezain nagusiak, harrobiko Juan Perez gaztearekin batera. Atzealdeko lerrorako Vilareal B taldetik datorren Tano Bonnin izan da fitxaketa bakarra. Hala ere, Osasuna Granadako Luis Martins hegaleko atzelaria utzita ekartzeko harremanetan dabilen. Zelai erdirako bi jokalari berri izanen ditu Monrealek: Racing de Ferroletik datorren Adrian Cruz erdilaria eta Matej Pucko -FC Koper taldetik utzita dator- hegaleko jokalaria. Nino eta Kodrorekin lehian aritzeko bi fitxaketa egin ditu Osasunak: Tudelanon denboraldi bikaina egin zuen Alex Sanchez eta Montenegroko Bogdan Milic.

Aurrekariei dagokionez, Llagostera talde ezezagunaren aurka iaz jokatutako bi partiduetan Osasunak puntu bat baino ez zuen patrikaratu. Palamosen jokatutako neurketa -iaz ere denboraldi hasieran- huts eta huts-eko markagailuarekin amaitu zen. Sadarren, ordea, Llagosterak ezustekoa eman eta huts eta bat gailendu zitzaion Osasunari, Liassine Cadamurok defentsan egindako huts galant baten ondoren. Llagosterak bi fitxaketa egin eta lau jokalari saldu ditu, beraz, aurreko denboraldiko talde sendoaren itxura ematen saiatuko da aurten berriz ere.

Hamaikako ia zehaztua

Badirudi Monrealek nahiko argi daukala, denboraldi hasieran behintzat, zein izango den bere hamaikakoa. Aurreko urtean erabilitako eskemarekin jarraituko du (1-5-3-2), hiru zentral, bi hegaleko jokalari, hiru erdilari et abi aurrelari, atezaina kontatu gabe. Ondorengo hamaikakoarekin zelairatuko da Palamosen seguruenik: Nauzet, J.Flaño, M.Flaño, Unai Garcia, David Garcia, Buñuel, Oier, Merino,R.Torres, Pucko eta Nino.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s