Bogdan Milic, taldea bila zebilen aurrelari erreferentzia

FK Miadosten jokatu ondoren, libre iritsiko da talde iruindarrera

ADO-DerbyCounty02

Bogdan Milic ADO Den Haag Herbeheretako taldearekin jokatzen.

Osasunak gaur bertan fitxatu du kirol-zuzendaritzak eta entrenatzaile taldeak nahi  zuen aurrelari erreferentzia. Bogdan Milic (Podgorika, 1987) Montenegroko aurrelariak urtebeteko kontratua sinatuko du datozen egunetan talde iruindarrarekin. FK Miadosten jokatu ondoren, talderik gabe zegoen Milic. Martin Monreal entrenatzaileak aurreko urtean ezarritako sistemarekin, aurrealdean bi jokalarirekin jokatzea erabaki zuen. Nino hasierako hamaikakoan egongo dela ziurtzat emanda, Alex Sanchez Tudelanotik etorritako jokalaria zen bigarren postu hori bete zezakeen jokalari bakarra, momentuz. Harrobiko jokalariak ahaztu gabe, noski.

Sanchez eta Nino bezalako aurrelariekin ondo konpondu daitekeen jokalaria izan daiteke Milic. Izan ere, bi metro pasa dituen jokalaria da, Pedja Vasilejvic kirol zuzendariak nahi zuen aurrelari “tankea”. Itxuraz, behintzat.

Podgorikan jaiotako jokalariak FK Miadosten egin zuen debuta, 2004ean. Lau denboraldi beranduago taldez aldatzea erabaki zuen; Podgorikako Buduknost taldeak fitxatu zuen. Buduknosten eman zituen lau urteetan 49 neurketa jokatu zituen eta hamalau gol sartu. Buduknostetik Herbeheretako Eredivisie ligara egin zuen salto, ADO Den Haag taldera, hain zuzen ere. Bi denboraldi eman ostean, taldez aldatu zuen. Holandan ibili ondoren hainbat taldeetan jokatu du FK Miadostera itzuli aurretik: Krylia Sovetov, Viktoria Plzen, Spartak Nalchik, Gwangju FC, Swon FC eta Rudar Pljevlja.

2014/15 denboraldian, debuta egin zuen taldean jokatu zuen; FK Miadosten. Jokatu zituen 33 neurketetan hamabi gol sartu ditu Montenegrokoak. 202 zentimetro neurtu eta 98 kilo pisatzen dituen aurrelariak urtebeterako kontratua sinatuko badu ere, beste urtebetez luzatzeko aukera izanen du, gauzak ongi joaten badira. Hurrengo egunetan iritsiko da Iruñera eta froga medikuak pasatu ondoren era ofizialean aurkeztuko du taldeak. Adrian Cruz, Alex Sanchez, Tano Bonnin eta Nauzet Perez sinatu ostean, Bogdan Milic denboraldiko bostgarren fitxaketa izanen da. Herviasen fitxaketa Reala Txinatik itzuli arte atzeratu den bitartean, Osasunako presidente Luis Sabalza LFP-rekin bilduko da 18 fitxa profesionalen muga bertan behera uzteko asmoz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s