Hitzometroa| Osasuna-Recreativo

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Atzoko partida benetako “matchball” bat zen Osasunarentzat, eta gorritxoek irmotasunez gainditu zuten. Hiru izan ziren partida irabazteko giltzarriak: arerioaren maila eskasa, defentsako lan sendoa, eta geldikako jokaldiak. Bestelakoan, erasoan taldeak ez zuen ikuskizunik eman. Aurreko jokalarien artean aipagarrienak Sisi eta Torres izan ziren. Albacetekoak beste behin ere mugikortasun eta kalitate erakustaldi bat eman zuen; Arrekoak, bere aldetik, falta zein kornerrak maisuki atera zituen. Defentsako lerroari dagokionez, bereziki aipatzekoa da Nicola Vujadinovic serbiarra, atzokoan partida ikusgarri bat osatu zuena. Atzekaldean baloi guztiak irabazteaz gain, neurketako lehen gola sartu zuen.

Martin Monreal

6| Arrizabalagakoak hamaikakoarekin asmatu zuela esan daiteke. Raoul Loe bikain aritu zen euskarri lanetan, eta defentsan jarri zuen bostkoteak partida itzela egin zuen. Dena den, erasoan taldeari gehiago eskatu behar zaio, eta hor Monrealek zeresan handia dauka.

Riesgo

6| Partida egokia egin zuen Errealean ibilitako atezainak. Azken aldian segurtasun gehiago transmititzen du. Geldikako jokaldietan estututasunen bat edo beste izan zuen, baina, bestelakoan, arazorik gabeko partida bat izan zen Debakoarentzat.

Javi Flaño

5| Noaindarra izan zen defentsako bostkoteko jokalaririk kaxkarrena. Edonola ere, ez zuen akats nabarmenik egin defentsan, eta erasoan pare bat jokaldi on egin zituen. Dena den, denboraldi hasieran emandako mailatik urrun jarraitzen du.

David Garcia

7| Haztegikoa sekulako denboraldia ari da egiten, eta atzokoan profesional bezala bere lehen gola sartu zuen. Eta ez edonolakoa, gainera. Defentsan, bestalde, sendo ibili zen, jokaldi batean akats larri bat egitear egon zen arren.

Vujadinovic

8| Serbiarrak txapela kentzeko moduko norgehiagoka bat egin zuen. Bera izan zen taldeko jokalaririk onena. Defentsan gainditu ezineko harresi bat da, eta geldikako jokaldietan arma oso arriskutsu bat. Gainera, kamiseta inork baino gehiago izerditzen du. Horrela, hilabete batzuk besterik ez ditu behar izan Sadarreko zalegoa poltsikoan sartzeko.

Miguel Flaño

6| Beste bi erdiko defentsek baino presentzia gutxiago izan zuen, baina partida arazorik gabe gainditu zuen. Hobe moldatzen da beste bi jokalari ondoan izanda.

Oier

6| Beti bezain lehiakor. Piskanaka piskanaka fisikoki hobetzen ari da, eta igartzen zaio, batez ere erasora jotzearkoan. Sabadellen ezingo du jokatu, bostgarren txartel horia ikusi baitzuen.

Loe

7| Kamerundarra bere mailarik onenean jardun zen. Defentsan eta presioan lan eta lan aritu zen. Ondo dagoenean, taldeari sekulako egonkortasuna ematen dio.

Sisi

6| Taldearen erritmoa markatu zuen. Sekulako kalitatea dauka, eta, gainera, ez da gelditzen. Batek gozatu egiten du Albacetekoa zelaian ikusita.

Roberto Torres

7| Funtsezkoa gorritxoen garaipenean. Falta zein kornerrak maisuki atera zituen, eta horrela etorri ziren taldearen bi golak (eta Loek zurtoinera bidali zuen burukada).

Berenguer

4| Aspaldikoz hasierako hamaikakoa zen, baina maila oso apalean jardun zen. Gutxi, oso gutxi ikusi zitzaion, eta baloia izan zuenetan ez zuen asmatu.

Nino

6| Beti bezain langile. Ez zitzaizkion baloi asko iritsi, baina aukerak bere kabuz sortu zituen. Bigarren zatian gol ikusgarri bat sartzear izan zen.

Kodro

4| Bigarren zatian sartu zen, Berenguer gazteari ordezkatzeko, baina honek ez zuen haztegikoaren maila hobetu. Jaurtiketa bat, eta besterik ez zuen egin.

Hervias

N.G.| Atzoko partidara justu justu iritsi zen. Minutu gutxi jokatu zituen, eta ez zuen gauza handirik egin.

Echaide

N.G| 88. minutuan sartu zen, defentsa lerroa sendotzeko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s