Etxean galdutakoa, kanpoan berreskuratu behar

Leganes-Osasuna|Larunbata 18:15, Butarke futbol zelaia/ Atresplayer.com

Hirugarren neurketan iritsi zen lehenengo porrota, Martin Monrealen garaiko lehendabizikoa. Une ezin okerragoan iritsi zen. Jaitsiera ekiditeko lehian dauden arerioen emaitzak txarrak izan ziren jardunaldian iritsi zen porrota. Las Palmasen aurka irabazi ezkero, bost puntuko aldea izango luke Osasunak jaitsiera postuekiko. Bost puntuko aldearekin Sabadellen aurkako azkenengo jardunaldia beste begi batzuekin begiratuko litzateke. Hala eta guztiz ere, besteen emaitza txarrak kontuan hartuta, bi puntuko aldeak bere horretan dirau. Bi puntuko aldea eta jardunaldi bat gutxiago. Leganesen aurka etxean geratu behar ziren hiru puntuak berreskuratzen saiatuko da talde iruindarra.

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

w_900x700_19221507image

Martin Monrealen garaiko hirugarren neurketan itzuli ziren zalantzak. Entrenatzaile nafarraren lehenengo bi partiduetan emaitza positiboak eskuratzeaz gain, bazirudien Osasunak bere nortasuna berreskuratu zuela. Osasunaren identitatea berreskuratu zen: Defentsa irmoa eta zelai erdiko borroka. Osasuna lehenengo mailan ibili den urteetan zehar ezaugarritu duen identitatea. Hirugarren neurketan, baina, dena edo ia dena behera etorri zen. Las Palmasen neurketa aurretik zaleen artean zegoen baikortasuna desagertu zen. Baikortasun hori berreskuratzeaz gain, taldeak Sadarren galdutako hiru puntuak berreskuratzeko nahiarekin prestatu du partidua. Neurketa berebizikoa da salbazioa lortu ahal izateko, edo salbazioa lortu ahal izateko beste taldeen emaitzei itxaro behar ez izateko. Konpromiso handiko hiru partidu geratzen dira; Leganesen aurkakoa etxetik kanpo eta bereziki azken jardunaldietako bi neurketak, jaitsiera postuetan dauden bi taldeen aurka. Rekreatibo etxean eta Sabadell etxetik kanpo. Beste urte batzuetan pasatutako larritasunak ekidin nahi izanez gero, Leganesen aurka garaipena lortzea da aurrera pausu nabarmenena eta eraginkorrena.

Las Palmasen aurkako neurketan, berreskuratu ziren nortasuna eta identitatea falta bota zitzaion Osasunari. Bosteko defentsa ez da nahikoa gainontzekoek laguntzen ez badute. Neurketan beti Las Palmasi segika ibili bazen ere, Osasunak beherak oparitu zion uharteetako taldeari garaipena. Alde batetik, Nekounamen hutsegite larri batek Vierari gola eskura utzi zion. Bestetik, David Garcia eta defentsako huts batek bigarren gola Araujori oparitu zion. Lehenengo golaren ostean berdintzen saiatu eta Vujadinovic-en bitartez lortu zuen. Bigarren golaren ostean ere saiatu zen talde gorritxoa, baina berdinketa lortzerik ez zuen izan. Hausnarketa -azalekoa bada ere egingo bagenu, ohartuko ginateke horrelako golek eraman gintuztela beste gauza askoren artean bigarren maila honetara. Aurrealdean golak sartzeko Osasunaren arazoak aspaldidanik datoz, baina defentsako hutsegite horiek hasi zirenetik egin zuen gainbehera Osasunak. Lehenengo mailatik bigarren mailara arteko beherakada, oraingoz behintzat. Identitate hori berreskuratzea ezinbestekoa da Leganesen partidutik onik atera nahi izanez gero.

Aurkariari erreparatuz gero, Leganes bigarren mailako azken postuan dagoen Huelvako Rekreatiboren aurka galtzetik dator (1-0). Leganeseko taldea sailkapenaren zati lasaian kokatuta dago, gora egiteko aukerarik gabe eta jaitsiera postuetatik oso urrun; 51 punturekin hamaikagarren postuan aurkitzen da. Sei porrot ostean pairatu ondore, Rekreatibok etxean bolada ezkorra Leganesen aurka apurtu zuen. Promozio postuei dagokion lehian sartzeko azken trena zen kanpotarrentzat, baina anbizio gutxi erakutsi ondoren porrota eskuratu eta sailkapenaren erdialdean geratuko dira denboraldia amaitu arte. Sadarren jokatutako neurketan, Borja Lazarok Loeren hutsegite galanta baliatu zuen bere taldea aurreratzeko. Osasunak ez zuen etsi, eta Miguel De Las Cuevas-en bi golei esker garaipena eskuratu zuen etxeko taldeak. Osasunaren denboraldiko bolada onenean egin zuten bi taldeek topo, Jan Urban aulkia zela, Osasunak hiru garaipen kateatu zituen, Valladolid, Las Palmas eta Leganesen aurkako neurketetan.

Ezustekoak deialdian

Martin Monreal aulkian denetik, beste behin, deialdian ezustekoak izan dira. Promesaseko Alex Satrustegi deialdian sartu den bitartean, Jose Garcik eta Alex Berenguer bigarren taldearekin arituko dira asteburuan. Cadamuro eta Ansarifard ere Martin Monrealek deialditik kanpo uztea erabaki du.Mikel Merino ere ez du deialdian sartu entrenatzaile nafarrak. Argeliarrari dagokionez, Ostiraleko entrenamendutik kaleratua izan zen, intentsitate falta dela eta. Valladoliden aurka debuta egin zuen Aitor Buñuel eta Errealak gertutik jarraitzen duen Antonio Otegui ere deialdian sartu dira. Gauzak horrela, ez da aldaketarik egongo seguruenik hamaikakoan: Riesgo atepean izango da eta atzealdeko lerroa ohikoa izango da: Oier eta Javier Flaño hegaletan. Vujadinovic, Miguel Flaño eta harrobiko David Garcia denfentsako erdialdean. Euskarri lanetan Loe-Nekounam bikotea eta horien aurretik erdilari aurreratuenaren gisa Sisi. Aurrealdean Nino hamaikakoan izango da eta bere aldamenean seguruenik Hervias. Hala ere, hedabide batzuek Kodro hasieratik izango dela azpimarratzen dute

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s