Etxeko-lanak aurreratu nahian

VALLADOLID-OSASUNA| Aitor Buñuel eta Antonio Otegui jubenilak deialdian sartu dira

18:15 Jose Zorrilla/

Entrenatzaile berriarekin garaipena iristen dela esan ohi da. Premisa hori beteta izanik, garaipen hori baino askoz ere gehiago beharko du Osasunak Bigarren Mailari eusteko. Hurrengo bi jardunaldiek asko markatu ditzakete Osasunak mailara eusteko azken hiru jardunaldietan izan ditzakeen aukerak. Lehenengo Valladolid eta asteartean Las Palmas etxean. Biak ala biak sailkapenaren goiko partean kokatuko taldeak, lehenengo mailara igotzea helburu bakarrarekin. Bi talde indartsu hauen aurka punturenbat atera beharko du talde iruindarrak, arestian aipatutako azken hiru jardunaldi horietara estu eta larri iritsi nahi ez badu.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasunaosa8_11

Bihotzeko arazoak alde batera utzita Martin Monreal entrenatzailea erronkari aurre egiteko gogoz da. Osasuna entrenatzen eman duen bigarren astea izan bada ere, Sadarren Osasunak eta Mirandesek jokatuta partidua ezin izan zuen bertatik bertara ikusi. Ostiraleko entrenamendua normaltasunez zuzendu eta gero, erietxera eman zuten bihotz arazoek jota. Ebakuntza egin eta zenbait froga gainditu ondoren alta jaso zuen. Neurketa zuzentzeko baldintzetan egon ez arren, jokalariei sorpresa txiki bat eman nahi izan zien. Neurketa aurretik jokalariekin bildu zen, ongi zegoela jakinarazteaz aparte neurketa irabazi beharra zegoela esateko. Neurketarekin “disfrutatzea” eskatu zien Monrealek bere apopiloei.

Aste honetan itzuli da entrenamenduak zuzentzera eta Jose Zorillako berdegunean egonen da. Mateo bigarren entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi zuenez, bigarren aste honetan jokalariak eta talde teknikoa Monrealeak aplikatu nahi dituen kontzeptuak asimilatzen dihardute. Jokalari guztiak gogotik ari dira lanean, entrenatzaile berriarekin hamaikakoan sartzeko aukerak zabaldu egin baitira alde batetik. Hain epe laburrean sistema goitik behera aldatzeak esfortzu handia eta pazientzia eskatzen duela argi dago. Osasunak, ordea, froga gehiegi egiteko aukerarik gabe da.

Mirandesen aurkako norgehiagokak ez zuen zer ikusirik izan Gironako Montilivi futbol zelaian jokatutakoaren aldean. Mateoren sistema goitik behera aldatu zuen Martin Monrealek zuzentzen duen taldeak. Fruitu oso onak eman zituen arren, kostata hartu zuen mendean talde iruindarrak Burgoseko taldea. Albaceteren aurkako neurketa hasiera kalkatu zuen Osasunak Mirandesen aurka, beste behin ere hauspoa eman zuen Sadar Futbol Zelaian. Urteko sarrera hoberena erregistratu zuen zelaiak, 16.274 ikusle. Neurketa hasi eta berehala Osasunak lehendabiziko gola eskuratu zuen Ninok, Oierrek Albaceteren aurka egin bezala. Taldeak orduan egin zuen behera apur bat eta lehenengo zatiko hogeita hamargarren minuturaino ezen suspertu. Gironak partidua berdindu eta aurretik jartzeko aukerak desprobetxatu zituen. Bigarren zatiak ez zuen jabe nagusirik izan. Baloien galerak eta zehaztasun falta erakutsi zuten biek ala biek. Neurketaren 80.minutuan, debuta egin zuen Pablo Herviasek taldeko bigarren gola egin eta partidua erabat itxi zuen. Tarteka joko ona egin arren, ez zuen partida borobila burutu Iruñeko taldeak. Defentsako sistema aldaketa (bosteko lerroa) eta bi aurrelarirekin jokatzea -Nino eta Ansarifard- izan zen neurketa albisteetariko bat.

Aurkariari erreparatuz gero, Valladolid goiko postuetan ibili da denboraldi osoan zehar. Laugarren postuan -Lehenengo mailarako promozio postuetan- egon arren, Gaztela-Leongo taldea ez da konforme postu horrekin. Lehenengo mailara zuzenean igotzeko bi postuak Betisek eta Gironak betetzen badituzte ere, azken bost jardunaldi horietan duten desabantailarekin amaitu nahi dute. Gironak baino sei puntua gutxiago dituen arren, lehia horretan jarraitzeko helburua du Valladolik. Izan ere, igoerako promozioan urte osoan zehar egindako lana zapuztea gerta liteke. Ongi jokatzen duen taldea da Valladolid, indibidualtasun onak dituen taldea, alegia. David Timor Osasunako jokalari ohia ez dago jokatzeko moduan.Aurrekariei dagokionez, Osasunak denboraldian izan duen momentu onena Valladolid eta Las Palmasen aurka garaipenak kateatzen izan zen. Hala eta guztiz ere, gaurkoa etxetik kanpo jokatzen den neurketa da, eta badakigunez, zama bihurtzen da osasunarentzat Iruñetik urrun jokatzea.

Euskarria buruhauste

Monrealen helburua taldea lehen bailen salbatzea da, azken neurketarako edo azken bi neurketetarako etxeko-lanak eginda izatea. Sistema finko berria ezarriko du, denboraldia amaitu arte mantenduko duena. Azken bi neurketetarako etxeko-lanak eginda iritsi nahi duela esateak anbizio handiegitzat har badaiteke ere, horrelako pentsamendu positiboa behar du izan Osasunak bere helburua gauzatzeko prestatuta egon nahi badu. Mamuak uxatu eta konfiantza berreskuratze horretan dihardu Monrealek. Martinen Milagroa errepikatu dadin berebiziko lehengaiak dira.

Hamaikako eta deialdiari dagokionez, euskarria buruhauste bihurtu da. Nekounamek ezin du jokatu eta bere postua ordezkatzen duen Mikel Merinok min hartuta jarraitzen du. Raoul Loerekin batera Roberto Torres jarri zuen Monrealek aste barruan zehar, froga modura. Pablo Herviasek ere abere aukera izan dezake aste honetan astean zehar frogatutakori helduko bagenio. Errealak utzitako jokalariak Karim Ansarifard ordezkatuko du seguruenik. Deialdian bi jubenil sartu dira: Aitor Buñuel hegal atzelaria eta Antonio Otegui euskarria. Hamazazpi urte baino ez dituzten arren, astean zehar egindako frogetan Buñuel Valladoliden aurkako hamaikakoan egoteko frogak egin dira. Kontuan hartu behar da aste berezia dela, asteartean Las Palmasen aurka neurketa dagoelako Sadarren. Hortaz, minutuak banatu eta jokatu ohi ez duen jendeari konfiantza ematea ere garrantzitsua da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s