Jaitsiera postuetatik ateratzeko balio duen garaipena

Osasuna 2-0 Mirandes| Joko disdiratsua egin gabe irabazi du Osasunak

Osasunak bi eta huts hartu du Mirandes mendean Sadar Futbol zelaian jokatutako 37.jardunaldiko neurketan. Joko aldetik distira handiko partidua jokatu ez arren, Osasunak ongi baliatu ditu izan dituen gol aukerak. Ninok hirugarren minutuan aurreratu du taldea eta debuta egiten zuen Hervias-ek laurogeigarren minutuan egin du bigarrena. Mirandesek joko hobea erakutsi du eta lehenengo zatiko hasierako minutuetan golak sartzeko aukera garbiak izan ditu. Hamaikakoa eta taldearen joko-eskema izan dira Martin Monrealen etapako lehen garaipeneko albiste nagusiak. Garaipen honekin Osasuna jaitsiera postuetatik ateratzen da.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20150510191942-web-2

Enrike Martin Monrealen etapa hasierako astea zurrunbilo bat izan da. Gironaren aurka galdu eta gero, Sabalzak eta Zuzendaritza-batzordeak Jose Manuel Mateo kargugabetzea erabaki zuten aho batez. Entrenatzaileren postua azkar bete zuen zuzendaritzak. Enrike Martin Monreal Osasunako jokalari ohia eta garai batean lehen taldeko entrenatzaile izandakoa izan zen aukeratua. 1987. urteko denboraldian jazotakoa errepikatzea helburu izanda aukeratu zuen Sabalzak Kanpanas-eko entrenatzaile nafarra: Denboraldi hartan, aurtengoaren antzera, Osasuna Bigarren B mailarako jaitsiera postuetan zegoen bost jardunaldi falta zirela. Azken bost jardunaldi haietan, Martin Monrealen gidaritzapean, Osasunak lau garaipen eta berdinketa bat lortu zituen. Bigarren mailari eutsi zion taldeak. Lehen taldearen gidaritzako bigarren etapa hau, ordea, ez da espero bezain ondo hasi. Bularreko angina batek jota Monreal Iruñeako San Miguel klinikan ingresatuta eman ditu azken orduak eta ez da bere lehenengo partidua zuzentzeko gai izan. Alfredok hartuko du ardura hori.

Hamaikakoa eta joko-sistema izan dira Monrealen garaiko lehen albisteak: Entrenatzaile talde berriak hiru atzelariko lerroa osatu du, bi hegal atzelariren laguntzarekin. Vujadinovic, Miguel Flaño eta David Garcia izan dira hiru zentral horiek, hegal atzelari lanetan Oier eta Javier Flaño aritu direlarik. Loek eta Nekounam euskarri lanetan aritu dira eta Sisi erdilari aurreratuena izan da. Sistema aldaketa horretan bi aurrelarientzako lekua landu du Monrealek, Ninorekin batera Ansarifardirandarra ezarriz. Atzealdeako lerroari indarra ematea eta goikaldean erreferentzia gehiago aurkitzea helburu zuen seguernik sistema aldaketa horrek.

Eztanda egin du Sadarrek. Lehenengo zatiko hirugarren minutua bete gabe zegoela, Ninok Javier Flañoren erdiraketa bikain bat maisuki bidali du sareetara burukada baten bitartez. Neurketa, baina, orduantxe aldapa gora jarri zaio etxeko taldeari. Gorritxoak urduri ibili dira eta baloi errazak galtzeari ekin diote. Mirandesek joko maila ona eratu du lehenengo goletik aurrera, baloia alde batetik bestera inongo prisarik gabe mugitu duelarik. Joko eta nagusitan horrek bere fruituak eman ditu, zortzigarren minutuan Pedrok gola sartzeko aukera izan duelarik. Ordea, neurketa bikaina jokatu duen Asier Riesgok geldiketa zoragarria egin du. Debako atezaina neurketa protagonista nagusienetakoa izan da, Osasunaren sostengu bihurtuz. Carlos Terrazasen taldeak bere horretan jarraitu du, baloiaren jabetza luzeen bitartez eta hegaletik sartuz joka antolatu nahian, Urko Vera aurrelariarekin etengabe kontaktatuz.

Lehenengo ordu erdi luzea pasa ondoren esnatu da Iruñeako taldea: Korner jaurtiketa baten aldaratzean David Garciak eta Ninok arratsaldeko bigarrena eskuratzeko abagunea izan dute, baina ez batak ez besteak ez dute asmatu Razak atezaina gainditzen. Ordurako, epaileak Osasunaren aldeko penalti garbi bat pitatu gabe utzi du, Ninoren jaurtiketa batek area barruan Mirandeseko defentsa baten eskua jo duenean. Lehenengo zatiko azken aukera Ansarifarden hanketan izan da: Irandarrari aldaratze bat iritsi zaio area barruan eta Razak atezainaren aurrean geratu da bakarrik. Aurrelariak ondo jaurti arren, Mirandeseko atezainaren erantzuna bikaina izan da.

Bigarren zatiko hasierako minutuak kaxkarrak izan dira joko aldetik. Etengabe egindako falta taktikoak, baloi galtze errazak eta zelai erdiko borroka. Osasunak baloiaren jabetza erraz galtzen zuen eta pixkanaka pixkanaka Mirandes, herabeki bada ere, Riesgoren area ingurura hurbiltzen hasi da. Hirugogeitabigarren minutuan bigarren zatiko lehen aukera izan du Mirandesek, baina etxeko zaleen lasaitasunerako, Alex Garciaren jaurtiketa ona zutoinaren ondotik pasatu baino ez da egin. Neurketari beste erritmo bat sartu eta eskuineko hegala ixteko asmoz, Alfredok Ansarifard borrokalaria zelaitik kendu (65.min) eta Errealak utzitako Pablo Hervias errioxarra zelairatu du. Azken ordu laurdenean sartzean izan du Mirandesek bigarren zatiko aukerarik garbiena, baina lehenengo zatian gertatu bezala, Asier Riesgok erantzun ezin hobea eman du. Urko Verak ere geldikako jaurtiketa batean gol sartzeko aukera izan du, baina ez du behar bezain ondo egin errematea eta baloia Riesgoren eskuetan erori da.

Laurogeigarren minutuan debuta egiten zuen Hervias protagonista bilakatu da: Kontraerasoko jokaldi batean Nino area barruan sartu eta jaurtiketa zutoinera bidali du. Baloiaren aldaratzea area barruan zegoen Herviasenganaino iritsi da eta errioxarrak bikain asmatu du balia errematatzen. Gorritxoen arratsaldeko bigarren gola zen, sufritutako garaipen bat lortzea ahalbidetzen zuena.

Martin Monreali eskeinitako garaipena da jokalariek gaur arratsaldean Sadar futbol zelaian lortutako. Martin Monrelai eskainitako garaipenak eragin oso positiboa izan du sailkapenari erreparatuz gero. Jardunaldiko arerio zuzenena emaitzak kontuan hartuta, Osasuna bigarren B mailarako jaitsiera postuetatik irteteko aukera izan du. Mateorekin gertatu ez bezala, Monrealen etapa ezin hobeto hasi da kirol arloari erreparatzen badiogu. Izan ere, Mateo aulkian egon zen jardunaldietan taldeak garaipen bakarra eskuratu zuen. 1987.ko denboraldian lortutako “Martinen Milagroa” errepikatzeko lehen pausua eman du Osasunak gaur. Garaipen honi, ordea, etxetik kanpo jarraipena eman behar zaio.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s