Enrike Martin Monreal da Osasunako entrenatzaile berria

Osasunako Zuzendaritza Batzordeak gaur izendatu du Enrike Martin Monreal lehen taldeko entrenatzaile berri gisa. Entrenatzaile berriaren aurkezpena gaur arratsaldean izanen da, 18.00tan Sadar Futbol Zelaiko prentsa aretoan .Monrealek denboraldi amaiera arte zuzenduko du talde iruindarra, bigarren mailari eusteko helburua bakarrik duelarik.  Helburu zaila, ordea.

Argazkia: Diario de Navarra

Argazkia: Diario de Navarra

Jose Manuel Mateok atzo esan zion agur Osasunari, taldea zuzendu duen hamar partiduetan garaipen bat eta sei porrot eskuratu ondoren. Mateok  entrenatzaile taldeari eta jokalarie eskerrak emateaz gain zuzendaritzari ere bere esker ona luzatu zion,  Osasuna entrenatzako izan duen aukera beraiei esker iritsi baitzitzaion. Entrenatzaile nafarrak, entrenatzaile berriari eta taldean segitzen dutenei suertea opatu zien momentu gogor eta zail hauetan.

Martin Monreal (Campanas, Nafarroa 9/3/56) Osasunako jokalari ohia izan zen. Eman zuen maila onari esker, Espainiako selekzioarekin debuta egiteko aukera izan zuen. Emaitza onak lortu arren, Osasunan geratzea erabaki zuen taldea lehen maila asentatu zedin. Patxi Irigibel eta Jose Manuel Etxeberriarekin Osasunako aurrealdeko lerroa osatu zuen, bere futbolari ibilbidea 36 golekin amaituz.

Martin Monreal, ordea, jada Osasunako entrenatzaile izandakoa da. Denboraldi amaiera honetan lan zaila izan arren, aurrekariek bere alde egiten dute. 1997. urtean, taldea egoera antzekoan zegoenean, Monreal ezarri zuten entrenatzaile bezala. Denboraldi amaiera hartan jokatu zituen bost partidutatik lau irabazi eta bat berdindu eta gero, Osasunak bigarren mailari eutsi ahal izan zion. Osasunako lehen taldera bigarren taldetik egin zuen jauzi, izan ere, garai hartan Osasuna Promesaseko entrenatzailea zen. “Martinen milagroa” deitu zioten balentria harri. Balentria hori berriro errepikatzeko asmotan deitu du Sabalzak Campanaseko entrenatzailea. Denboraldi amaieran ikusiko dugu Martinek famatu egin zuen milagro hura errepikatzerik badaukan. Errepikatu beharrean egongo da, Osasunaren iraupena – ez soilik bigarren mailari eustea- baitago jokoan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s