Osasunako zuzendaritzak Mateo kargugabetu egin du

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Jose Manuel Mateo jada ez da Osasunako entrenatzaile. Gaur egurdian talde iruindarreko zeuzendaritzak ez-ohiko bilera bat egin du entrenatzaile gaztearen etorkizunaz mintzatzeko, eta saioaren amaieran berau kargutik kentzea erabaki du aho batez.  Ian Urbanen agindupean Osasuna izaten ari zen bolada txarra eteteko intentzioz iritsi zen talde gorritxoaren aulkira, baina bera entrenatzaile izan den hiru hilabeteetan gauzek, hobera egin beharrean, okerrera egin dute. Izan ere, berarekin iruindarrek 10 partidetatik 6 galdu, 3 berdindu eta bakarra irabazi dute, jaitsiera postuetara erori direlarik (une honetan sailkapenean 19.ak dira). Sabalza presidentea Mateo Ponferradinaren aurkako partidaren ostean kargutik kentzearen aldekoa zen, baina partida bat itxarotea erabaki zen azkenean. Albaceteren aurka garaipena lortu eta beste aste batez karguan irautea lortu zuen, baina Gironaren aurkakoan taldeak maila negargarria eman ostean zuzendaritzari pazientzia agortu zaio.

Egoera horretan, entrenatzaile berri bat aurkitzea da unehonetan Osasunako zuzendaritzak daukan zereginik behin-behinekoena. Mateok utziriko hutsunea betetzeko Martin Monrealena da izenik aipatuena. Sabalza presidentea jadanik harekin harremanetan jarri da, eta arratsaldean bertan eginen dio eskaintza ofiziala. Kargua onartu ezkero, Osasuna entrenatzen duen bigarren aldia izanen litzateke Monrealentzat. Izan ere, 90 hamarkadan ere talde iruindarreko aulkian izan zen, lehenik eta behin Promesasen, eta ondoren talde nagusian. Lehen taldearen gidaritza 96/97an hartu zuen, orain bezala, egoera oso latz batean. Denboraldia bukatzeko bost partida falta zirela iritsi zen, eta taldeak hanka terdi 2.B mailan zuen arren, 4 garaipen eta berdinketa bat lortu eta azkenean taldea bigarren mailan gelditzea lortu zuen. Aurrekariak, beraz, alde ditu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s