Ikusmiran| 35. jardunaldia

AURRERAPEN EGOKIA

Kapitainaren papera Oier Sanjurjorekin berreskuratu du Osasunak. Denboraldi hasieran min hartu ondoren, taldeak eta zaleek asko bota dute falta Lizarrako jokalaria. Jokalari bezala ia  edozein postutan jokatzeko duen erraztasuna baino – nahiz eta osasunak arlo horretan ere asko faltan bota duen- bere kapitainaren irudia, grina eta Osasunarekiko maitasuna erakusten zuen jokalari garrantzitsu hori faltatu izan da azken hilabetetan. Jokatzeko prese egon bezain laister, Mateok zelaian hasieratik jarri zuen. Lehenengo partiduetan nahiko ondo ibili zen, baina fisikoki ez zegoen puntuan. Gaur egun, ordea, fisikoki eta animikoki puntu puntuan dagoela erakutsi zuen Albaceteren aurkako partiduan. Lan eskerga handia egiteaz aparte, neurketako lehen minutuan txapelketako bere bigarren gola eskuratu zuen jaurtiketa bikain baten ondorioz. Denboraldi amaiera honetan Osasunako jokalari garrantzitsuenetakoa izango da.

26387

HOBETU BEHARREAN

Denboraldi hasieran ilusio ikaragarria piztu ondoren, Mikel Merino denboraldi amaierara ez da maila onean iritsi. Harrobiko jokalariak berehala egin zuen salto Osasuna Promesasetik lehen taldera, eta maila ona emanez gainera. Lehenengo jardunaldi haietan taldearen gidarietako bat izan zen zelai erdian, jokatzeko duen era dotore horrekin. Afrikako kopak, txartel pilaketek eta lesioek alde batetik eta ematen zen maila ona zela medio bestetik,  lehen taldeko hasierako  hamaikakoan ikusi dugu gehienetan jokalari gaztea. Denboraldi amaieran, baina, bere errendimenduak behera egin du nabarmen. Albaceteren aurkako partiduan neurketako jokalari gorritxo kaxkarrena izan zen eta Mateok protagonista izan zen Raoul Loerengatik azaldu zuen. Horrela jarraituz gero datorren jardunaldietan Loek eta Nekounamek osatuko dute zelai erdiko bikotea.

55501

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s