Hitzometroa| Osasuna-Albacete

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

12 jardunaldi luzeren ostean, atzo jokatutako norgehiagokan Osasunak urtarriletik zekarren garaipenik gabeko boladari amaiera eman zion. Atzokoan lortutako hiru puntuek urrearen balioa dute, jokalari, zale, entrenatzaile zein zuzendaritzari etorkizuna baikortasun handiagoz ikustea ahalbidetzen baitie. Zernahi ere, garaipenak ezin ditu Mateoren mutilak itsutu. Izan ere, garaipena bai, baina latz sufrituta lortu zuten, momentu askotan arerioa baino gutxiago izanda eta garaipenaren gola partidako azken minutuetan sartuta. Zentzu horretan, ditxosozko 12 partida horietako zenbaitetan  atzoko norgehiagokan baino meritu dezente handiagoak egin zituzten hiru puntuak eskuratzeko. Atzokoan, baina, taldeak bolada txar horretan zehar oso oso gutxitan izandako bi elementu izan zituen: zortea, eta kemena, irabazteko grina.

Jose Manuel Mateo

6| Hiru puntuak eskuratzeak sekulako lasaitua eman zion entrenatzaile iruindarrari. Izan ere, atzoko garaipenari esker gutxienez beste aste batez Osasunako entrenatzaile izaten jarraituko du. Jokalariei modu ezinhobean ulerrarazi zien  atzo garaipena lortzeak zer nolako garrantzia zeukan. Horrela, bada, taldeak neurketa hasiera txundigarria egin zuen, oldarkortasun, intenstitate eta kemen dosi handiekin. MInutuen joanarekin batera gauzak itxusitzen joan ziren (bereziki bigarren zatiaren hasieran), baina aldaketekin asmatu (bigarren gola sartu zuen Loe zelairatu zuen, besteak beste), eta azkenean taldeak garaipena lortu zuen.

Riesgo

5| Partida egokia egin zuen Errealean ibilitako atezainak. Golean ezin izan zuen ezer gehiago egin. Bestelakoan, ez zuen lan handirik izan, Albacetek atera jaurtiketa gutxi egin baitzituen. Korner batean ondo ikusi ahal izan zen bezala, aireko baloiekin arazoak izaten jarraitzen du.

Javi Flaño

4| Noaindarrak maila oso apalean jarraitzen du. Samuk arazo handiak sortu zizkion. Erasoan, bestetik, ezer gutxi eskaini zuen. Urruti gelditu da denboraldi hasieran eman zuen bertsioa. Alcorconen zelaian txartel gorria ikusi zuenetik, bere errendimenduak behera egin du nabarmen.

David Garcia

5| Atzokoan normalean baino sendotasun gutxiago erakutsi zuen. Albaceteko aurrelariek estutasunetan jarri zuten zenbait jokalditan, eta Albaceteren golean makal ibili zen. Edonola ere, denboraldian zehar haztegikoak argi eta garbi utzi du maila handiko jokalaria dela, eta Lotiesek utzitako hutsunea betetzeko gizonik aproposena da.

Vujadinovic

6| Serbiarrak, beste behin ere, sendotasuna bere ezaugarririk nabarmenena duela erakutsi zuen. Aireko baloietan ez dauka parekorik, eta behetik ere ondo moldatzen da. Berdegunean dena ematen duen jokalarietako bat da.

Oier

7| Bera da taldeko liderra aldagela zein zelaian. Fisikoki geroz eta hobeago dago, eta oraindik puntutxo bat falta zaion arren, gabezia fisikoak kemen eta adorearekin orekatzen ditu. Berak egin zuen taldearen lehen gola, zartako ikusgarri bati esker.

Nekounam

6| Lehenengo zati bikaina egin zuen irandarrak. Kalitate handiko jokalaria da, eta jokoaren gidaritza hartzen duenean taldeak gauzak askoz argiago ikusten ditu. Bigarren zatian behera egin zuen zertxobait, baina jokaldi esanguratsuren bat edo beste egin zuen (Loeri gola esku eskura eman zion, baina honek ez zuen aukera probestu).

Merino

4| Maila oso apalean ibili zen harrobiko jokalaria. Gorritxoen jokoan oso pisu gutxi izan zuen. Fisikoki justu samar ikusten zaio. Bigarren zatian Raoul Loek ordeztu zuen.

Cedrick

6| Saiatu saiatu zen, baina kongotarrak ez zuen eguna izan. Lehenengo zatian markagailuko aldea gizentzear egon zen, baina atezainak honen jaurtiketari bikain erantzun zion. Presio lanetan fin aritu zen.

Jose Garcia

6| Berriz ere hasierako hamaikakoan jarri zuen Mateok. Bigarren zatian desagertu samar ibili zen, eta azkenean aldatu egin zuten, baina, bestelakoan, taldearen jokoari abiadura eman zion, eta oldarkortasun handia erakutsi zuen.

Sisi

7| Beste behin ere taldeko jokalaririk onenetariko bat izan zen. Kalitate handia izateaz gain, zelaian dena ematen du. Ate aurrean ez dabil guztiz fin, baina bestelakoan taldearengan daukan eragina sekulakoa da.

Nino

6| Gola egiteko aukerarik ez zuen izan, baina presio lanetan dena eman zuen. Ez dago denboraldiko unerik gozoenean, baina aurrelari beteranoari ezin zaio ezertxo ere leporatu.

Loe

7| Merinoren ordez sartu zen, eta taldeari oreka eta egonkortasuna eman zizkion. Gainera, garaipenaren gola egin zuen. Hau baino lehenago gol abagune garbi bat izan zuen, baina ate aurrean ez zuen asmatu.

Roberto Torres

6| Geldikako baloietan arriskua sortu zuen. Gainontzekoan, taldearen jokoan ez zen gehiegi sartu.

Berenguer

N.G| Azken minutuetan sartu zen. Urduritasunaren ondorioz sarrera gogor bat egin eta txartel gorria ikusi zuen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s