Beste estropezu batek Osasuna amiltzear utziko luke

Osasuna-Albacete / 18:00etan Sadar futbol zelaian / ETB1

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Gaur arratsaldean Osasunak daukan partida ez da edonolakoa. Izan ere, ligako norgehiagoka arrunt bat baino, final bat dela esan daiteke. Irabazi gabe 12 jardunaldi luze daramatza, joan zen astean jaitsiera postuetan bete betean sartu zelarik (sailkapeneko 20.a da une honetan), beraz, gaur garaipena ez den emaitza bat lortzeak talde iruindarra putzuan hondoratu besterik ez luke egingo. Sentsazio onek, aurkaria baino gehiago izateak, baloiaren jabetza edukitzeak… hiru puntuak ez badira lortzen, horiek guztiek jadanik ez dute ezertarako balio. Gorritxoek jardunaldi gehiegi daramatzate sentsazio onak bai, baino punturik apenas pilatu gabe. Mahaiaren gainean kolpe bat jo eta iparra berreskuratzeko unea da. Osasunak zilarrezko mailan iraungo badu, dagoen bide bakarra puntuak hirunaka batzea da.

Zernahi ere, taldearen etorkizuna ez da gaur jokoan dagoen gauza bakarra, gaurko neurketak Mateo entrenatzailearen geroa ere markatuko baitu. Joan zen jardunaldiko porrotaren ostean honen jarraikortasuna kolokan egon zen, baina, azkenean, zuzendaritza batzordeak beste aukera bat ematea erabaki zuen. Beste aukera bat, baina azkena. Mateorentzat ultimatuma da gaurkoa. Duela zortzi aste taldearen gidaritza hartu zuenetik, taldek berdegunean itxura hobea eman duela esan daiteke, baina zenbakiak guztiz kontra ditu: bera entrenatzaile denetik, 8 partidatan talde nafarrak hiru puntu besterik ez ditu lortu, soilik 3 gol sartu dituelarik. Horrenbestez, gaur taldeak garaipena lortzen ez badu, Mateok hanka terdi izango du kanpoan. Horrelakoxea da futbola: zenbakien, puntuen diktadura.

Deialdiari dagokionez, 18 jokalari deitu ditu Mateok Albaceteren kontrako neurketarako. Bertan ezin izan ditu min hartuta dauden Santamaria atezaina zein Miguel Flaño eta Loties defentsak sartu. Frantziarrak Akilesen orpoan min hartu zuen aurreko asteburuan, eta aste honetan egin dizkioten probek  6 hilabetez zelaietatik kanpo egon beharko dela ondorioztatu dute. Frantziarra zorteari bizkarrra emanda dago, denboraldi hasieran lesio bera izan, eta 8 bat hilabete eman baitzituen jokatu gabe. Honen hutsunea ziurrenik David Garcia gazteak beteko du. Honekin batera, Vujadinovic, Oier eta Javier Flaño izanen dira defentsa lerroan. Euskarrian, aldaketak: David Garciaren lekua Loek hartuko du, eta Merinok Nekounam beteranoa ordeztuko du. Erasoan, bestalde, ez dirudi aldaketa handirik egongo denik; Cedrickek Roberto Torresen ordez jokatuko du, baina, bestelakoan, joan zen astean jokatu zuten berdinek jokatuko dute.

Jaitsierarekiko aldea gizentzeko aukera Albaceterentzat

Gaur Osasunaren aurkaria izanen den Albacete talde nafarra baino egoera dezente erosoagoan dago. Izan ere, Gaztela Mantxakoak sailkapenean hamabostgarrenak dira, jaitsiera postuekiko 8 puntuko aldea dutelarik. Horrela, bada, Luis Cesar Sanpedro-renek hiru puntuak lortu eta sailkapenean are eta lasaiago egotea bilatuko dute. Denboraldiko lehen itzulian behea jota ibili ziren, baina azken aldian emaitza onak lortu, eta momentuz estutasunetatik urrundu dira. Talde sendoa da Albacete, bera baino gehiago diren aurkariei beldurrik ez diena: hori ongi erakusten dute azken jardunaldietan Valladolid eta Las Palmas bezalako taldeen aurka erdietsitako garaipenek. Hortaz, Sadarren ere ziurrenik konplexurik gabeko joko bat egitera irtengo dira. Lehenengo itzulian talde nafarra 2-0 hartu zuten mendean, beraz, badakite zer egin behar den gorritxoei irabazteko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s