Ponferradina-Osasuna: Helburu desberdinen atzetik

Larunbata 18:15/ Toralin udal zelaia/ La Sexta

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Bi taldeentzat garaipena behar beharrezkoa bada ere, Ponferradinak eta Osasunak helburu oso ezberdinak dituzte Adelante ligako azken txanpan sartu garenean. Osasunarentzako aitzakiak aspaldi amaitu ziren, taldeak ez du ongi funtzionatzen. Denboraldi hasieran talde gorritxoak zaleengan ilusioa piztu zuen arren, denborak bakoitza bere tokian ezartzen du. Osasunaren tokia jaitsiera postuetatik irteteko lehian borrokatzen dutenen multzoan dago eta denboraldi amaiera arte hor egongo denaren seinaleak ematen ditu talde gorritxoak.

o-matic-5942789968

Hamaika jardunaldi garaipena eskuratu gabe. Marka beltza talde iruindarrarentzat. Sadar lehenengo maila izaten  zen gotorlekuaren arrastorik gabe, etxetik kanpo taldeak eman duen irudia dago batik bat marka beltz horren atzean. Bigarren mailako taldeei dagokienez, etxetik kanpo jokatutako partiduetan Osasuna hirugarren talde kaxkarrena da puntuen banaketari dagokionez. Iruñeatik urrun jokatutako 14 neurketetan bi garaipen baino ez dituzte eskuratu nafarrek. Bi garaipen, lau berdinketa eta zortzi porrot. Betidanik izan da problema Osasunarentzat, bai lehenengo mailan bai bigarrenean, etxetik kanpo jokatutako partiduak. Ordea, Sadar gotorleku zen garaietan, etxetik kanpo lortzen ez zena etxeko emaitzekin konpontzen zen. Aurten, baina, etxetik kanpoko tonikak berdin jarraitu du baina Sadarren ezin izan dira kanpoan jokatutako porrot horiek estali. Etxetik kanpo jokatutako hamalau partidu horietan bederatzi gol sartu eta hogeitazazpi gol eskuratu ditu talde gorritxoak, etxetik kanpo gol gehien sartu dizkioten bosgarren taldea delarik.

Betisen aurkako lehen zatian gertatu bezala, Osasunak nahiko irudi ona eman zuen Soriako Numantziaren aurka Sadarren jokatutako partiduan. Mateok badirudi bere hamaikakoa aurkitu eta hori mantenduko duela denboraldi amaiera arte. Cedricken egozpen injustuak hauspoa emanda, talde gorritxoa buru belarri aritu zen garaipenaren bila. Numantziak, ordea, lehen zatia amaitzear zela markagailua bere alde jartzea lortu zuen. Bigarren zatia hasi eta berehala Ninok neurketa berdindu zuen arren, Osasunak hiru puntuak eskuratzeko aukera paregabea ikusi zuen norabidea galduta zebilen Numantziaren aurka. Ordea, 15. minututik bat gutxiagorekin jokatzea azken ordu laurdenean taldeak asko nabaritu zuen.

Lehen aipatu bezala Mateok badirudi bere hamaikakoa aurkitu duela. Santamaria errekuperatu arte Riesgok beteko du atezain postua. Atzealdeko lerroan Vujadinovic-Loties zentralen bikotea eta Javier Flaño-Oier atzealdeko hegalak zaindu. Loerekin batera Nekounam edo Merino erdialdean eta gero, Sisi Torres eta Cedrickek osatutako lerroa nahiz eta Ponferradinaren aurka Cedrickek ezin izango duen jokatu. Aurrealdean aukera bakarra, Nino.

Ponferradina play off-etatik kanpo

Zazpigarren postuan aurkitzen da Ponferradina taldea, hots, play off-ak lehiatzeko behar baino postu bat beherago. Toralin zelaian etxeko taldeak bederatzi garaipen, bost berdinketa eta bi partidu baino ez ditu galdu. Arerio gogorra. Seigarrena den Zaragoza taldearekin puntuetara berdinduta egotean, garaipen behar beharrezkoa du play off-en trenari jarraitu eta zortzigarren den Llagostera (47 puntu) aldendu nahi badu. Sadarren jokatutako neurketan Ruben Sobrinoren gol bati esker lortu zuen Ponferradinak garaipena, Osasunaren partidu negargarri baten ostean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s