Hitzometroa| Osasuna-Sporting

Mateo

6| Aulkira iritsi zenetik taldeak jokatu duen neurketa hoberena izan da. Loties eta Oier hasieratik jarri zituen hamaikakoan, David Garcia eta Merino euskarri lanetan jarri eta Sisi zelai erdira bueltatu zuen. Lehenengo zatian ona izan ez arren, bigarren 45 minutu oso onak burutu zituen taldeak. Golaren erronka da hobetzeko duen gauza nagusia.

Riesgo

6| Partidu osoan zehar lana segurtasun betetzeaz gain, azken minutuetan Sporting-en neurketa aukerarik garbiena gelditzea lortu zuen Flañoren huts galant baten ondoren. Mateok beregatiko apustua egin du, eta badirudi, oraingoz, taldea jarraitzeko aukerak dituela.

Javier Flaño

4| Norgehiagoka makala burutu zuen Noaingo atzelariak, batik bat defentsa lanetan. Lehenengo zatian lan handia izan zuen eta ez zuen espero bezain ondo bete bere egitekoa. Erasoan ere ezer gutxi erakutsi zuen eta azken minutuetan gol aukera paregabea oparitu zion Sporting-i.

Loties

6| Berdegunera itzultzen zen egunean neurketa serioa burutu zuen Martinikako atzelariak. Buruz ondo ibiltzeaz gain baloia ateratzen saiatu zen. Hala ere, zenbait momentutan erritmoa falta zitzaiola sumatu zen. Lehenengo zatian epaileak adierazi ez zuen penalti argi bat egin zion Pablo Perez-i.

Vujadinovic

8| Iruñean dagoenetik izan duen egun bikainena. Betiko moduan buruz bikain ibili zen. Jokoa antolatzean saiatzeaz aparte atzealdeko lerroa ondo antolatu eta horma bat bihurtu zen Sporting-eko aurrelarientzat. Loties-ekin batera defentsa lerro polita osatu dezake.

Oier

6| Erritmo falta nabaritu zitzaion arren, partidu ona egin zuen harrobiko jokalariak. Erasoan saiatu egin zen eta defentsa lanetan bere papaera betetzea lortu zuen. Mateok bigarren zatian aldatu egin zuen.

David Garcia

6| Urbanekin ez bezala euskarri lanetan ezarri zuen Mateok. Lehenengo zatian ez zen erabat eroso ibili baina taldeak bigarren zatian baloiaren jabetza eskuratu zuenean ongi markatu zuen taldearen erritmoa. Bere burukada batek zutoinean amaitu zuen.

Merino

5| Ez zen bere partidarik finena izan. Baloi dezente galdu zituen eta ezin izan zion taldeari behar zuen argitasuna eman. Luze jokatzen saiatu eta huts egin zuen.

Cedrick

8| Oso ongi jokatu zuen. Bere abiadura eta erregaterako duen abilezia baliatuta eskuin hegaleko sastakai bihurtu zen Sportingentzat. Sisirekin ondo ulertu zen eta gol bat sartzeko aukera garbia huts egin zuen. Azken minutuetan lehertua zegoen.

Torres

7| Bere funtzioa ondo bete zuen taldean. Geldikako eraso jokaldietan min egiten saiatzeaz aparte, Oierrekin ondo ulertu zen hezker hegalean. Mateorekin erregulartasun puntu bat ari da lortzen.

Sisi

9| Neurketa paregabea jokatu zuen, akaso gola falta izan zitzaion. Mateok aurrelariaren atzetik jarri zuen eta amets gaizto bilakatu zen Sporting-eko taldearentzat. Zelai guztian zehar mugitu zen eta erregate guztietan asmatu zuen. Gola sartzeko aukera paregabea izan zuen, baina bere jaurtiketa zutoinera joan zen.

Nino

5| Lan handia egin zuen betiko moduan, baina gainontzeko lerroek ezin izan zuten berarekin askotan kontaktatu. Gol aukera bat huts egin zuen. Golarekin haserre da aurrelaria.

Echaide

5| Oier ordezkatu zuen eta ondo eutsi zion bere lanari.

Olavide 

5| Eskuin hegalean ezarri zuen Mateok eta ez zuen baloi askorik ukitu.

Kodro

K.G ( Kalifikatu gabe): Azken minutuetan irten zen berdegunera.

Iñaki Berastegi Goikeotxea (@IBerastegi)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s