Osasuna-Sporting: Jaitsiera postuetatik aldentzeko abagunea

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Jada 8 jardunaldi luze daramatza Osasunak garaipena ezagutu gabe. Urtarrilean Mini Estadin irabazi zuenetik, 24 puntutaik bakarra erdietsi du. Horretan, besteren artean, taldearen gol falta kezkagarriak izan du zerikusia. Izan ere, zortzi partidatan soilik bi gol sartu ditu talde gorritxoak, biak ere penalti puntutik eginak. Datuak hor daude, eta agerian uzten dute Osasuna azken urtetako boldarik txarrenetarikoa igarotzen ari dela. Lehen, estutasunak Izarren Ligan, Lehen Mailan izaten zituzten; orain, baina, azkeneko bi hilabeteetan izandako emaitzen ostean 2B mailara ez jaisteagatik ari dira borrokan.

2014-10-26_mikel-osasuna-18_24471_11

Egoera horretan, gaur Sadarren jokatuko den partida hil edo bizikoa da talde gorritxoarentzat. Garaipena lortzeak, esan beharra dago, jaitsiera postuetatik aldentzeko aukera emango lioke. Izan ere, atzo jokatutako partidan Recreativo zein Racingek galdu egin zuten. Horrela, gaur hiru puntuak lortzeak jaitsiera postuekiko aldea gutxienez hiru puntura handitzea suposatuko luke (Bartzelona Bk gaur arratsaldean jokatzen du). Porrotak, ordea, animikoki oraindik okerrago eta amildegitik are gertuago utziko luke talde iruindarra. Aurrean izanen duen arerioa ez da edonolakoa, mailako talderik sendoenetarikoa den Gijoneko Sporting baita, beraz, garaipena lortzeko funtsezkoa izango da talde iruindarrak bolada negargarri honetan dagoenetik erakutsitako gogo falta, atsekabe, urduritasun eta beldurra alde batera uztea.

Mateok egindako deialdiari dagokionez, bereziki nabarmentzekoa da Loties defentsa frantziarraren itzulera. Duela zazpi hilabete Akilesen zurda apurtu zuen, eta errekuperazio fase luze baten ostean, bueltan da. Bueltan den beste bat Roberto Torres da. Arrekoak, santzioa dela eta, ezin izan zuen Tenerifen aurkako partida jokatu, baina gaurko neurketa hasiera hasieratik jokatzeko aukera izango du. Bajei dagokienez, Mateok ezingo du Nekounam, Loe, Ansarifard eta Joserekin kontatu. Hasierako hamaikakoan,  Torresekin batera Cedrick, Sisi eta Nino egongo dira aurreko postuetan. Euskarri lanetan Merino eta David Garcia arituko dira, eta defentsako laukotea Javi Flaño, Oier, Vujadinovic eta itzuli berri den Lotiesek osatuko dute.

Arerioari dagokionez, Gijoneko Sporting itxura ezin sendoagoa ari da ematen denboraldia hasi zenetik. Aurredenboraldi nahiko aztoratua izan zuten Mareo aldean, egoera ekonomikoak ez baitzien fitxatzen utzi. Horrela, konfidantza etxeko jokalariengan jarri zuten, eta hauek modu ezin hobean erantzun dute. Denboraldi osoa daramate igoeraren lehian bete betean sarturik, eta ez dirudi denboraldia amaitu bitartean postu horietatik irtengo direnik. Asturiarren arrakastaren gako  nagusia defentsaren sendotasuna da. Izan ere, Bigarrren Mailan gol gutxien jaso duen taldea da, 24 golekin, igoerarekin amestea ahalbidetu diena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s