Osasuna-Tenerife: Amaierarik gabeko beherakada

Igandea 19:00/Heliodoro Rodriguez Lopez/

Zuloa gertu dago, oso gertu. Denboraldia hasi aurretik zale gutxik edo ia inork ez zuen pentsatuko  Osasunak horrelako denboraldia bizi behar zuela: Partidu adosteak, Ogasunarekin zorra, taldearen maila eskasa… Faktore horien nahasketak oraingo egoerara eraman du talde iruindarra. Alcorconen aurka bazirudien beherakada horrekin amaitu zutela baina Gasteizen hartutako berotua eta gero pentsamendu hori desagertu egin da zaleen buruetatik. Beherakada horrek zuloaren – bigarren B mailara jaisteko postuetara- atariraino eraman du talde gorritxoa. Gogor lan egin beharko dute Jose Manuel Mateoren mutilek datozen asteetan egoerari buelta eman eta zaleen irribarrea berreskuratu nahi badute.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_IMG3921_ed28e83e

Mateo aulkian eseri zen lehenengo neurketan taldeak entrenatutako ezer berri gutxi eskaini zuen Santanderreko El Sardinero futbol zelaian. Hamaikakoan aldaketa pare bat egiteko apustua egin arren, planak ez zuen bere fruiturik eman. Alcorconen aurka, ordea, Mateoren eskua nabaritzen hasi zen. Taldeak defentsan itxura irmoa eman zuen lehen zatian, eta horretaz aparte, erasoan ere arriskua sortzeko gai izan zen. Intentsitatea eta gogoa berreskuratu zuen taldeak eta hori jokoan nabaritu zen. Entrenatzaile berriak – Sardineroko porrota ikusita- sistema aldaketa batengatik apustua egin zuen: Bi euskarrirekin jolastu beharrean Loe Defentsa aurretik ezarri eta Merino-Torres bikoteari zelaiaren erditik askatasuna ematen saiatu zen. Aldaketa horrek Merino eta Torresi presentzia handiagoa eman zien erasoko jokoan, eta defentsako zuloak uzteko arazoa konpondu aldi berean. Teneriferen aurkako neurketan  Loeren falta zela eta Gasteizen erabili ez zuen eskema berriro bueltan ekarriko duela uste da.

Mateok denbora bere aurka dauka eta hiru puntuak gehitzeak osasunari behar beharrezkoa duen lasaitasuna emango lioke. Entrenatzaile berriak berriki egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, taldea ondo ikusi arren asko hobetzeko dutela aipatzen du. Entrenamendu onak egiten ari omen da taldea, nahiz eta hori orain zelaian aplikatu behar duten. Denbora estutasunagatik galdetu diotenean Mateok adierazi du zaila dela hain denbora gutxian kontzeptu erabat desberdinak taldeari ematea eta horiek berehala kontzeptu berri horiek asimilatzea. Asimilizaio horrek denbora bat behar du. Alavesen astindua hartu arren, neurketa hartatik ere Mateok alde positiboa aurkitu dio taldeari: Zelaian taldea ongi kokatzen omen da eta gogotsu ateratzen dira zelaira. Hala eta guztiz ere, argi dago orain arte egindakoarekin ez dela konformatzen.

Teneriferi erreparatuz, irletako taldea Osasuna baino bi postu gorago dago sailkapenean. Bi postu gorago eta bi puntu gehiagorekin. Jaitsiera postuetan dagoen Huelbako Errekreatiboren aurka berdintzetik datorren taldea da. Joaneko neurketan, Sadarren, Osasuna gailendu egin zitzaion Teneriferi (3-2). Tenerifeko taldea lehen zatian aurreratu aurren, lehen zatia amaitzear zela Nekounamek banakoa egin zuen penalti bidez. Bigarren zatian Tenerife beste behin aurretik jarri zen markagailuan, kasu honetan ere penalti bidez. Partidua galdutzat ematen zenean Ninok berdinketa lortu eta Kodrok ( Tenerifeko atezainaren huts galantaren ondoren) beste gol bat sartzea lortu zuen markagailua erabat irauliz.

Benetako kapitainaren itzulera

Jan Urbanek eta bereziki zale gorritxo amorratuek asko bota zuten faltan Oier Sanjurjo kapitainaren lidertza. Denboraldi hasieran zazpi hilabetetarako min hartu ondoren, hutsune hori ezin izan du inork bete. Osasuna maite duen jokalaria izateaz gain, edozein postutan beti ondo moldatzen den mutila. Aldagelan presentzia duen horietakoa, guztiek errespetatzen dutena. Askok diote Patxi Puñalen testigua hartuko duen Oier hilabete hauetan jokatzeko prest egon izan balitz taldea ez litzatekeela egoera horretan egongo.

Teneriferen aurkako neurketan deialdian sartu da bigarrengoz jokalari gorritxoa, jokatuko duen ikusteko dago. Mateori Oier Sanjurjoren itzuleragatik galdetu diotenean beregan konfiantza handia duela adierazi du. Entrenatzaileak taldea erreferente izateko papera betetzea eskatzen dio jokalari nafarrari, daukan esperientziarekin taldeari sosegua eman eta “Osasuna” hainbeste identifikatzen den jarrera grinatsu hori jokalari berri eta gazteei transmititu. Teneriferen aurka agian jokatuko duela gaineratu nahi izan zuen Mateok.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s