Hitzometroa| Alaves-Osasuna

Jose Manuel Mateo 

2| Alcorconen aurka ikusitako aurrera pausua ezerezean geratu zen Gasteizen. Mateok ezarritako hobekuntzek bere fruitua ez izateaz gain taldeak asko bota zituen faltan Loe eta Vujadinovic. Bi jokalari horiek faltan bota arren, Mateo erabat nahastu zen hamaikakoa osatzerakoan. Ezer gutxi erakutsi duen Ansarifard zelairatzeaz gain, Olavide ordez Yoel Solari lehenengo taldearekin jokatzeko aukera nahi eman zion. Lehnengo minutuetan esperantza piztu arren taldeak ez zuen mailarik eman.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Roberto Santamaria

4| Alavesen hiru goletan ezer gutxi egin zezakeen. Area txikiaren barnean egindako hiru errematetan lortu zituzten golak Gasteiztarrek. Taldeak baldintzatzen duen atezain ona da iruindarra.

Sisi

5| Taldeko jokalari nabarmenena. Beti bezela erasorako sena erakutsi eta min egitea lortu zuen hegaletik egin zituen igoeretan. Atzealdean hobetzeko badauka, hala ere nahiko fin dabil berea ez den postu horretan.

David Garcia

4| Bi zentraletatik hobekien moldatu zena izan zen. Ez zuen neurketa ona egin baina ez zen taldeko jokalari kaxkarrenetakoa izan. Hamaikakoan mantentzeko jokalaria da.

Miguel Flaño

3| Vujadinovic ordezkatzea ez zuen aprobetxatu. Denboraldi osoan gertatu bezala Noaingoa bere mailatik oso behera dabil. Asko izan dira denboraldi guztian egin dituen hitsak eta Gasteizen horietako asko errepikatu zituen. Momentuz eta Vujadinovic deialdian sartzen den bitartean aulkian du bere lekua.

Javi Flaño

3| Erasoan gutxi eta atzealdean  makal. Lanzarotek gau txarra pasatuarazi zion noaindarrari.

Yoel Sola

4| Zenbait egunkarik aurreratu zuten Sola hamaikakoan izango zela. Debuta egiteko une zaila tokatu zitzaion gazteari. Loeren lana ordezkatzea oso zaila izateaz gain, taldeari ez zion baloiaren jabetza izaten lagundu. Erabat galduta.

Merino

5| Beste behin taldeko jokalari onenetakoa. Loeren aurretik jokatzen duenean erasora egiteko aukera gehiago izaten dituen aurren euskarri lanetan ere ez da makal moldatzen. Ez zen guztiz fin aritu baina lana egin eta gola eskuratzeko zorian egon zen.

Roberto Torres

4| Erdialdetik  jokatzea gehiago  gustatzen zaio eta taldearen jokoan gehiago sartzen da. Hala ere, Gasteizen erasoan ezer gutxi erakusteko gai izan zen.

Cedrick

4| Partidu onak neurketa kaxkarrekin tartekatzen ditu. Jokalari oso bizkorra izan arren gutxitan saiatu zen bere aukera hori baliatzen. Saiatu zenean ere arrisku gutxi sortzeko gai izan zen. Azken hogei minutuetan ateratzeko jokalaria da kongotarra.

Kenan Kodro

3| Denboraldi hasieran gertatu antzera maila baxua ematen ari da orain Errealeko jokalari ohia. Taldea bere lekua aurkitu zuenean bere maila beheraka hasi zen eta beherakada horrek amaierarik ez duela ematen. Sadarren eta asteazkenean gasteizen oso gutxi erakutsi zuen. Berenguer eta Joser Garciak hartuko diote aurre.

Ansarifard

2| Taldeko kaxkarrena. Ez zuen ezer egin. Aukera gutxi izan zituen eta aukerak izan zituenean ez zuen ezer erakutsi. Hamaikakoan ateratzea ez zuen inork espero. Ninoren bertsio makala Ansarifard-ek orain arte erakutsitakoa baino gehiago da.

Berenguer

4| Berdegunean egon zen minutuetan ez zuen hegaletik min izateko aukerarik izan.

Nino

K.G.(Kalifikatu gabe)

Olavide

K.G. (Kalifikatu gabe)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s