Alaves-Osasuna: Egonkortasun puntu baten beharrean

Asteazkena 21:00/Mendizorrotza/ETB 1

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

Osasuna-Alaves-Liga-2015_01

Azken jardunaldian taldearen irudiak hobera egin bazuen ere, Mateorenei aho zapore mingotsa gelditu zitzaien. Alcorconen aurka jokatutako neurketa dominatu izanagatik ere, azken minutuetan bi puntu garrantzitsuek Sadarretik ihes egin zuten. Irudia zertxobait hobetu zuen taldeak entrenatzaile berriaren eskutik, hala eta guztiz ere, denboraldian zehar etengabe errepikatu diren zenbait huts ere ikusi ahal izan zituzten Sadar futbol zelaira gerturatu zutenek: Taldearen gol falta eta atzealdean duen kontzentrazio falta, alegia.

Astea, beste behin, partidu adosteen auziak markatu du. Archanco-ren kartzela irteeraren ostean Txuma Peraltarena etorri da. Otamendi epaileak bermerik gabe kartzelatik irteteko baimena eman dio, beti ere auzitegian hilabetean bitan aurkeztearen truke. Otamendi epaileak bere ikerketari jarraitu dio, epaiketaren fase honetan inputatu eta inplikatuen arteko aurrez aurreko entzunaldiak antolatu baititu. Peralta, Archanco, Vizcay, Juan Pascual eta Diego Maquirriain izan ditu aurrez aurre epaileak.

Bestalde,  inputatuen zerrendak ere gora egiten jarraitzen du. Patxi Puñal, Sergio Garcia, Jordi FIgueras eta Antonio Amaya jokalariei Damia Abella Osasunako jokalari ohia gehitu zaie. Damia, ordea, ez da azken inputatua izan. Osasunako kirol arloko zuzendari Pedja Vasiljevic inputatuen zerrendako hemeretzigarrena bihurtu da. Zerrenda luze hortan, ordea, izen gehiago sar daitezke datozen egunetan. Izan ere, Kontuz-ek -Nafarroako kontsumitzaileen elkarteak- salaketa ezarri die Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiari, Alvaro Miranda Ogasuneko aholkulari ohiari eta Ogasuneko zuzendari nagusi izan zen Jose Ignacio Perez de Albeniz-i.

Hobekuntza Mateoren eskutik

Aulkian eseri zen lehenengo neurketan taldearengan izan zuen eragina espero baino pobreagoa izan zen. Taldeari beste itxura bat ematen saiatu zen, horretarako hamaikakoan zenbait alternatiba sartu zituen. Taldeak, ordea, ez zituen behar bezain ondo bereganatu Mateoren berrikuntza. Sardineron galdu eta aurreko lau porrotetan emandako irudi txarraren bidea atzean uzteko ezgai izan zen.

Alcorconen aurkako partiduan, ordea, taldeari nabaritu egin zitzaion entrenatzaile berriaren lana. Jan Urbanek erabilitako eskema aldatu eta 1-4-1-4-1 eskema ezarri nahi izan zuen hasieratik. Eskema aldaketez gain, hamaikakoan ere aldaketak egin zituen: Vujadinovic hamaikakora itzuli zen Miguel Flañoren ordez eta Jose Garcia  hamaikakotik erori zen. Lehenengo zatian itxura ona eman zuen talde gorritxoak. Bigarrenean kosta egin zitzaion lehenengoan emandako aurpegi ona mantentzea eta taldeak behera egin zuen:Gorritxoek galtzeari beldurra sentitu eta atzera egin zuten, Madrilgo taldeak banakoa egiteko baliatu zuena. Txartel horien pilaketa dela medio, Vujadinovic eta Loek ezingo dute Arabarren aurkako partidua lehiatu.

Asteazkeneko norgehiagoka elurra zela eta atzeratutakoa da. Aurkariari dagokionez, Alaves Liga Adelanteko sailkapeneko 15.postuan da 35 punturekin. Albertoren taldea Mallorcari irabaztetik dator, etxean jokatu dituenazken bi neurketetan 6 puntuak lortzeaz gain, 6 gol eskuratu eta ez du golik jaso. Iruñean denboraldi hasieran jokatutako neurketan astindu galanta eman zioten Gasteiztarrek talde iruindarrari. Arabarrak 1-3 nagusitu ziren Sadarren norgehiagoka bikaina jokatu ostean. Bi taldeek gorabehera handiak izan dituzte Iruñean elkar ikusi zutenetik, hala ere, badirudi Alavesek bere bidea aurkitu duela. Osasuna, bitartean, partidu adosteen zurrunbiloak eraginda zulotik geroz eta gertuago da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s