Mateoren eskua nabaritzen hasi da

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

Atzo Osasunak lortutako berdinketak aho zapore mingotsa utzi zuen Sadarrera bertaratutako zaleengan, taldeari esku eskuan zituen hiru puntuek azken minutuetan alde egin baitzioten. Dena den, azpimarratu beharra dago duela astebete Santanderren jokatutako partidarekin konparatuta atzokoan gorritxoek irudi dezente hobea eman zutela. Mateok 4-1-4-1 formazioaren aldeko apostua egin zuen, Loe Merinoren atzetik kokatuta, taldea orekatuago agertu zelarik (bereziki lehenengo zatian). Intentsitate aldetik ere aurreko jardunaldietan baino hobekiago ibili ziren, presioan lan gehiago eginez, eta partidako zenbait fasetan baloia nahiko ongi mugitu zuten, alternatiba desberdinez baliatuz. Defentsako lerroari dagokionez, bi bertsio eman zituen: bata, bertsio sendo eta segurua, lehenengo zatian erakutsi zuen; bestea, defentsaren bertsiorik makurrena, bigarren zatian agertu zen. 

ALDERDI POSITIBOAK

Merino lerro artean oso ongi mugitu zen, taldeari alternatiba anitz emanez. Izan ere, taldeak hegaletatik jokatzeko arazoak izan zituenean, harrobiko jokalariak ederki jokatu zuen barrutik.

Presioa

Taldeari oldarkortasun eta intentsitate handiagoa nabaritu zitzaion. Hau garbi ikus daiteke penaltiaren jokaldian: baloia urrun egon arren, Merinok ez zuen galdutzat eman, eta azkenean Alcorconeko defentsak penaltia egin zion.

Jose Garcia

Bigarren zatian Alcorconeko defentsak hutsune asko utzi zituen atzean, eta horretaz baliatuz gorritxoek hainbat jokaldi arriskutsu egin zituzten. Horien artean arriskutsuena argazki honetan daukazue (Roberto Torresek pase bikaina eman zion Jose Garciari).

ALDERDI NEGATIBOAK

Markaketak 1

Bigarren zatian defentsak lehenengo zatian erakutsitako sendotasuna galdu zuen. Markaketan, beste behin ere, huts larriak egin zituen taldeak. Argazkiko jokaldian, esaterako, Javi Flañok bakar bakarrik utzi zuen Alcorconeko jokalaria.

David Garcia

Kontzentrazio akatsak ere ikusi ahal izan ziren. Argazkiko jokaldian, Alcorconeko jokalariak errazegi irabazi zion bizkarraldea David Garciari.

Markaketak2

Beste akats bat markaketa lanetan, kasu honetan Kenan Kodroren partetik. Errealeko jokalari ohiari jaistea asko kostatzen zaio.

Gola

Golaren jokaldia, hiru iruditan: 1.- Alcorconeko aurrelariak Osasunako bi zentralen artetik errematatzen du. Bestalde, eskuin hegalean jokalari bat bakar bakarrik dago; 2.- Baloiak zurtoinean jotzean, Alcorconeko hiru jokalari daude bakarrik.; 3.- Horietako batek, David Garciaren ardurapean zegoenak, banakoa egiten du, arazorik gabe errematea eginez.

Aldaratzea

Luzapenean Alcorcon bigarren gola sartzear egon zen. Area kanpotik eginiko erremate baten aldaratzean bi jokalari markarik gabe zeuden, eta hurrengo jokaldian beste horrenbeste.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s