HItzometroa| Osasuna-Alcorcon

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)

torres_1560_1

Jose Manuel Mateo

5| Lehen partida zuen Sadarreko aulkian, eta taldeak garaipena lortu ez zuen arren, aurreko asteetako itxura hobetu zuen. 4-1-4-1 formazioa erabili zuen, eta esperimentua nahiko ongi atera zitzaiola esan daiteke. Edonola ere, taldeak oraindik asko dauka hobetzeko, erasoan (aukerak sortzea asko kostatzen zaio) zein defentsan (golak errazegi sartzen dizkiote).

Santamaria

5| Lehenengo 45 minutuak jokatu zituen soilik, atsedenean ondoezik sentitu eta Riesgok ordezkatu baitzuen. Jokatu zituen minutuetan oso lan gutxi izan zuen.

Javi Flaño

4| Noaindarra bere mailatik behera dabil. Denboraldiari ongi ekin zion, baina partiden joanarekin batera bere maila asko apaldu da. Atzokoan deseroso ikusi zitzaion, bereziki baloiarekin.

David Garcia

5| Lehen zati oso ona egin zuen. Bigarren zatian arazo gehiago izan zituen. Baloia jokatuta ateratzeko erraztasun handia dauka.

Vujadinovic

5| Partidu bateko zigorra bete ostean, atzokoan berriz ere hasierako hamaikakoan izan zen. Partida egokia egin zuen. Beste behin ere, jokalari oso sendoa erakutsi zuen. Alta, Alcorconen golean ez zen finegi ibili.

Sisi

5| Atzo eskuin hegalari bezala aritu zen. Bere ez den postu batean jokatu arren, azken aldian taldeko jokalaririk erregularrenetarikoa ari da izaten.

Raoul Loe

5| Atzo euskarri bakar bezala jokatu zuen, Merino aurreraxeago kokatu baitzen. Nahiko txukun ibili zen defentsa lanetan.

Merino

5| Lehenengo zatian jokoan dezente sartu zen, eta baloia ongi mugitu zuen. Bigarren 45 minutuetan desagertu egin zen.

Berenguer

4| Jokoan ez zen asko sartu. Eskuin hegalean jokaldi polit bat egin zuen Roberto Torresekin, eta jokaldi horrexetan egin zioten penaltia Merinori. Erregulartasuna hartu ezkero postu finko bat lor lezake hasierako hamaikakoan.

Roberto Torres

5| Azkeneko partidetan baino parte hartze handiagoa izan zuen. Gorritxoen gola berak egin zuen, Merinori egin zioten penaltiaz baliatuz.

Kodro

3| Ezer gutxi egin zuen. Baloi asko galdu zituen, eta defentsa lanetan ez zuen askorik lagundu.

Nino

4| Ez da bere momenturik gozoena igarotzen ari. Atzo lan asko egin zuen, Alcorconeko defentsekin gogor lehiatuz. Hala ere, ez zitzaizkion gauzak atera.

Cedrick

4| Bigarren zatian sartu zen. Baloi oso gutxi ikutu zituen.

Jose Garcia

4| Partida erabakitzear izan zen, baina atezainaren aurrean zela ez zuen errematean asmatu.

Riesgo

5| Atsedenaldian sartu zen, ondoezik zegoen Santamaria ordezkatzeko. Asko zeraman jokatu gabe, baina itxura ona eman zuen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s