Aise garaitu du Mulierrek Zarramonza

Neurketa borobila egin ostean hamaika eta huts irabazio dio Mulier FCN talde iruindarrak Zarramonzako nesken taldeari. Hasiera hasieratik dominatu dute Josu Dominguez eta Javier Ugalderen neskek norgehiagoka, Zarramonza taldeari partiduan sartzeko arrakalarik utzi ez diotelarik. Zortzigarren minutuan Txuki-k aurreratu ditu etxekoak eta lehenengo zatia hiru eta hutsekin amaitu da. Atsedenalditik bueltan beste zortzi sartu dizkio Mulierrek Oihaneren atera hurbildu ere egin ez den Zarramonzari. Garaipen honekin lider erabat sendoa direla erakutsi dute neska gorritxoek.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

DSCN1424

Partiduari gogoz ekin zion etxeko taldeak. Zelai- erdian Oset, Maider eta Naiara Saraleguik baloiaren jabetza eskuratu eta hegaletik egindako sarreren bitartez  arriskua handia sortu diote Zarramonzari. Txuki eta Maria Celigueta hegaletan atera badira ere, hegal atzelariei  askatasun handia eman die entrenatzaile bikoteak; Maria Blanco eta Ane Canteroren igoerak etengabeak izan dira lehen minutu horietan. Espainiako 16 urte azpiko selekzioarekin aritu den Maria Blancoren eskutik etorri da lehen gola, zortzigarren minutuan: Pase luze bikaina jaso ondoren ondoko marraraino iritsi eta atzera pasea egin du Txuki-k gola egiteko baliatu duena. Zelai erdiko hirukotearen gidaritzapean etengabe erasotu du talde gorritxoak bere burua uneoro erabat gainditu ikusi duen Zarramonza. Ugalde eta Dominguezen neskek jokaldi paregabeak sortu izanagatik ere ez dituzte bezain ondo aprobetxatu. Gauzak horrela, neurketaren 32. minutura arte itxaron behar izan du Taxoarera gerturatu duen zalegoak etxekoen bigarren gola ikusteko, kasu honetan Maria Celiguetaren eskutik. Oihane atezaina bitartean lasai egon da, Zarramonzaren eraso joko faltagatik eta Gaztelu-Diez bikoteak defentsa bikain zuzendu duelako. Lehenengo zatia amaitzear zela Tamara aurrelariak hiru eta hutsekoa ezarri du markagailuan.

Aldaketatik bueltan Ines Escribano-k Irene Gaztelu ordezkatu du, Ane Canterok defentsa lerroko erdiko postua hartu duelarik. Partiduak bere horretan jarraitu du, Mulier nagusi eta Zarramonza ezinean. Bigarren zatia hasi bezain laister Txukik beste gol bat egin du. Etxeko taldeak martxa bat gehiago jarri nahi izan dio neurketari, 51 eta 53.(Tamara eta Ines) minutetan beste bi gol eskuratzea lortu dutelarik. Bigarren zatia hasi bezain pronto zelairatutako Escribano eta beranduago sartu den Lorenak freskotasuna eman diote neska gorritxoen taldeari. Lorenak berak egin du etxekoen zazpigarrena (67.minutua) eta Tamarak bi minutu beranduago beste gol bat sartzea lortu du. Lehenengo zatian gertatu bezala Zarramonzak ez du arriskurik sortu. Kanpoko taldeak zenbait falta  jaurtiketa izanagatik ere ez ditu gol aukerak sortzeko baliatu. Fresko zegoen Escribanok min handia egin du ezker-hegalean gora eta behera ibilita, Lorenak aurrean defentsak erotu dituen aldi berean, Azkenengo hiru golak azken bost minutuetan heldu dira.

Hala eta guztiz ere, neurketako protagonista handietako bat epailea bihurtu da. Zaleek jaurtitako zenbait esanen aurrean planto egin nahi izan du eta neurketa bertan behera gelditzeko mehatxua ere bidali die bi taldeei. Neurketa berriro ere martxan jar zedin ikusle bat zelaiaren inguruetatik ateratzea eskatu du. Norgehiagoka lau edo bost minutu geldi egon arren, epaileak ez du luzapeneko minuturik gehitu izan nahi.

Eskuin-hegaleko sastakaia

Neurketa bikaina egin du Maria Blanco jokalari gazteak. Atzealdeko lerroko eskuin-hegalean kokatuta, taldearen erasorako erreferentzia nagusia izan da. Gainontzeko taldekideek -batik bat neurketako protagonista nagusienetakoa izan den Naiara– etengabe bidali dizkiote baloi luzeak Espainiako 16 urtez azpiko jokalariak duen  abiadura aprobetxa zezan. Askoeta  izan dira ondoko marra zapaldu eta Blancok atzera egindako pase bikainak, Zarramonzako taldearentzat amesgaizto bihurtu delarik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s