Mito baten agurra

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Joan zen ostiralean Osasunako elastikoa inoiz jantzi duen jokalaririk onenetariko bat zendu zen: Sabino Andonegi Belaustegi. Talde gorritxoan 10 urte luze eman zituelarik, klubaren historian aztarna ezabaezin bat utzi zuen. Mutrikuarra 1931ko abenduaren 16an jaio zen, eta Mutrikuko taldearen kategoria ia guztietatik igaro ostean, Ferroleko Racingekin fitxatuta futbol profesionalera egin zuen jauzi (Ferrolera igorri zuten milia egitera). Bertan urtebete igaro eta gero, 1953an Osasunak fitxatu zuen, oraindik 21 urte baino ez zituela.

0f6eafa6c5f1e33c498b9b68c5528c27_m

Talde iruindarrean profesional bezala jokatu zituen 16 denboraldietatik 10 eman zituen (1953 eta 1963 bitartean), errendimendu aparta emanez. Osasunarekin Lehenengo Mailan jokatu zituen 7 denboraldietan 57 gol sartu zituen, kategoria honetan klubaren historian gol gehien sartu dituen jokalaria bilakatuz (gaur egun oraindik errekor hau izaten jarraitzen du). Edonola ere, Sabino ez zuten soilik golek ezagun egin; jokatzen ikusi zutenek bere buruzko errematea beti izanen dute oroimenean iltzaturik. Jokalari indartsu eta saiatua, salto egiten zuenean ia ezinezkoa zen bere errematea oztopatzea. Bere taldekide izandako Adolfo Perez Marañonen esanetan, Sabino da sekula ikusi duen buruzko errematatzailerik onena: “Maila handiko errematatzaileak izan dira: Cesar, Pepillo, Santillana… Baina Sabinok den-dena zeukan: jauzia, potentzia, zehaztasuna… “.

Behin Osasunako mito bilakatuta, jadanik 31 urte zituela CD Sabadellek fitxatu zuen. Bertan Osasunan erakutsitako antzeko mailan aritu zuen, bere golekin taldeari Hirugarren Mailatik Lehenengo Mailara igotzen lagunduz (bereziki ongi aritu zen lehen denboraldian, 33 partidatan 22 gol sartuz). Talde arlekinatuan hiru denboraldi igaro ondoren, CD Tudelanok fitxatu zuen, eta bertan igarotako bi urteen ostean botak zinztilikatzea erabaki zuen. Futbola utzi eta gero, nolabait honi lotuta jarraitu nahi izan zuen, eta 1969-70 denboraldian Miguel Blanco-rekin batera Osasunaren lehen taldearen zuzendaritzaz arduratu zen.

Azken agurra gaur eginen zaio, San Saturninoko elizan 19:30ean eginen den hiletan. Azken agurra, bere jauzi, buruzko erremate indartsu eta golei esker Osasunaren historian betiko ohorezko leku bat izanen duen jokalariari.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s