Ikusmiran| 28. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)
AURRERAPEN EGOKIA

Alex Berenguer izan zen atzoko jokalari gorritxorik aipagarriena. Taldeak oso gaizki jokatu arren, harrobiko jokalaria erasoan nahiko txukun ibili zen, ausardia eta kalitate handia erakutsiz. Jan Urbanek beti bigarren zatian sartzen zen, baina Mateok hasierako hamaikakoan jartzea erabili zuen, eta bere errendimendua ikusita, ziur aski ez da damu izango. Fisikoki ongi ikusi zitzaion, partidak iraun zituen 93 minutuak berdegunean eman baitzituen. Hala ere, jokaldi onenak lehenengo zatian egin zituen (Nino atezainaren aurrean utzi zuena, esaterako).

alejandro-berenguer

HOBETU BEHARRA

Atzoko norgehiagokan defentsa oso makal ibili zen. Edonola ere, laukotearen barruan gizon bat gainontzeko hirurak baino are okerrago ibili zen: Lissiane Cadamuro. Osasunak algeriarra kalitate handiko jokalari bezala fitxatu zuen, baina orain arte emandako errendimendua ikusita, aurreikuspenak ez ditu inondik inora bete. Jokatzen duen neurketa guztietan ezker hegala zulo bilakatzen da talde iruindarrarentzat. Kontzentrazio aldetik asko dauka hobetzeko. Beti dago lekuz kanpo, eta aurrelariek bizkarra errazegi irabazten diote. Gainera, azken aldian baloiarekin akats larriak egin ditu, berau atetik oso gertu galduz (Llagosteraren aurkako partidan, esaterako).

81735

Advertisements

2 thoughts on “Ikusmiran| 28. Jardunaldia

  1. Berenguer,jose garcia,olavide,davud garcia…hauek ikustea da osasuna izatez arro uzten gattuen gauza bakarra.hau da bidea eta ez cadamuro bezalako arimarik gabeko jokalarien partehartzea.lortuko dugu!!!
    pd:zorionak egiten duzuen lanarengatik.egitan eskertzekoa dela euskera gure taldean bultzatzea eta gure hizkuntzan informazioa jasotzea.milla esker.aupa zuek!!

    Liked by 1 person

    • Mila esker iruzkinarengatik Eneko. Eskertzen da irakurleengandik horrelakoak jasotzea. Esan duzunaren inguruan, guztiz ados. Gauden egoeran egonda, taldearengatik dena emateko prest ez dauden jokalariekin ez goaz inora. Animo!

      Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s