Hitzometroa| Racing-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Egoera zailean zetorren Santanderreko Racingek aise hartu zuen mendean Osasuna. Mateok orain arte ikusi gabeko hamaikako batengatik egin zuen apostua, Berenguer eta Jose Garcia gazteak hasieratik zelairatuz. Alabaina, taldeak, beste behin ere, ez zuen freskotasunik erakutsi erasoan (etxekoen areara oso gutxitan iritsi ziren), eta bostgarrenez jarraian arerioaren atea zulatu gabe amaitu zuten neurketa. Defentsan ere erraztasun handiak eman zituzten, eta Racingek sartutako bi goletan ahuldade handia erakutsi zuten. Bereziki pattal ibili ziren Cadamuro eta Miguel Flaño kapitaina.

w_900x700_07210456ncs_2064

Jose Manuel Mateo

4| Estreinako partida ez zitzaion nahi bezala atera. Hamaikakoan aldaketak egin zituen, baina taldearen jokoan ez zen hobekuntzarik somatu. Taldea bolada oso txar batean dago, eta Mateok berak prentsaurrekoan esan bezala, gauzak gauetik egunera aldatzea lan zaila da.

Santamaria

4| Lehenengo golean gaizki atera zen; bigarrenean, ordea, ezin izan zuen ezertxo ere egin. Lehenengo zatian geldiketa on bat egin zion Racingeko Concha-ri.

Cadamuro

2| Aukera ona zeukan partida egoki bat egin eta Llagosteraren aurka eginiko akats larriak atzean uzteko, baina ez zuen abagunea probestu. Kontzentrazio falta handia erakutsi zuen beste behin ere, eta bigarren golean markaketan oso gaizki ibili zen. Gaur egun ez du mailarik Bigarren Mailan aritzeko.

David Garcia

4| Zentral postuan bere bikote Flaño baino hobexeago ibili zen. Edonola ere, ez zuen sendotasun handirik erakutsi.

Miguel Flaño

3| Partida txarra osatu zuen kapitainak. Lehenengo golean Racingeko aurrelariak errazegi hartu zion gain. Kapitain bezala, ez du oldarkortasuink erakusten.

Sisi

5| Eskuin hegalean ibili zen atzokoan, eta nahiko ongi moldatu zen. Jokalari gorritxoen artean onenetakoa izan zen, nahiz eta ez zuen bereziki dizdira egin.

Raoul Loe

3| Ohi baino maila baxuagoan dabil jokalari kamerundarra. Defentsa lanetan ez zen sendo ibili, eta baloiarekin dituen gabeziak beste behin ere agerian geratu ziren.

Nekounam

3| Ez zen agertu ere egin. Askoz ere gehiago eskatzen zaio. Merinoren itzulerarekin, ziur aski berriz ere aulkira itzuliko da.

Jose Garcia

4| Talde gorritxoak atera egin zuen erremate bakanetako bat egin zuen. Ez zuen hain ohikoa duen bizitasunik erakutsi. Neurketa hasi eta hamabost segundora txartel horia erakutsi zion epaileak.

Alex Berenguer

5| Erasoko jokalarien artean onena. Estreinakoz talde titularrean sartu zen, eta bere kalitatearen zertzeladak utzi zituen berdegunean. Jokaldi eder baten ostean Ninori gola eskura eman zion, baina aurrelariak ez zuen aukera probestu.

Roberto Torres

4| Eragin oso txikia izan zuen taldearen erasoko jokoan. Soilik geldikako jokaldietan ikusi zitzaion.

Nino

4| Aukera gutxi izan zuen arriskua sortzeko, eta aukera izan zuenean ez zen fin ibili. Ate aurrean kamuts dabil azken aldian.

Cedrick

4| Bigarren zatian sartu zen, egoerari buelta emateko asmoarekin, baina baloi oso gutxi iritsi zitzaizkion.

Olavide

N.G.| Azkeneko hamar minutuak jokatu zituen. Sartu zenerako jada partida erabakita zegoen.

Ansarifard

N.G.| Hogei bat minutu jokatu zituen. Jokoan ez zen kasik sartu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s