Ikusmiran|17. Jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

AURRERAPEN EGOKIA

Bere postua ez izan arren partidu ona baino gehiago burutu zuen Sisik. Hegaletik erasoan jokatzeko bere bertuteak ezin dira ukatu. Baina, Cadamuroren maila eskasa eta lesioak zirela medio Jan Urbanek Valladolideko jokalari ohiaren aldeko apostua egin zuen ezker hegaleko zaindari izateko. Lehenengo norgehiagoketan zalantzak sortu zituen arren, Valladoliden aurka hoberenetarikoa izan zen Javad Nekounam irandarrarekin batera. Erasoan sastakai bihurtzeaz gain defentsan ere asko asmatu du Sisik. Erasoan eta defentsan fin ibiltzeaz gain, Osasunako jokalari orori eskatzen zaion lanerako grina ere erakutsi zuen.

HOBETU BEHARRA

Norabidea aurkitu ezinda dabil gure Ikusmiran ataleko denboraldiko protagonista nagusietako bat, Roberto Torres. Miguel Flañoren antzera, taldearen erreferentzia izatetik zalegoen partetik seinalatuta egotera igaro da Arreko jokalaria. Maila handiko jokalari gaztea dela erakutsi zuen arren,  aurten aulkian ikusi dugu zelaian baino gehiago. Denboraldiko neurketa gutxi batzuk kenduta taldearen jokotik at daogenaren sentsazioa eman du, erritmoa ezin hartuta. Vallaodliden aurkako partiduko bigarren gola bere hanketatik etorri arren ez zen bere partidu onena izan inondik inora ez. Aurrera pausu bat emateko denbora iritsiko zaio berehala, selekzioen deialdiekin batera. Maila emango ote du? Laister ikusiko dugu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s