Osasuna-Valladolid: Hondamenditik gertu

Igandea 12.00/ Sadar

Denboraldia hasi aurretik gutxik aurreikusiko lukete Osasunak  gaur egun bizi duen egoera. Etxeko partiduetan nagusitasuna lortu gabe eta etxetik kanpo garaipen bat bera ere lortu gabe jarraitzen du geroz  eta kritika gehiago jasaten ari den Jan Urban poloniarraren taldeak. Emaitza on  falta garbiez aparte, taldearen mailak jardunaldiro behera egiten duenaren sentsazioa ematen dute iruindarrek. Girona, Mirandes, Valladolid eta Las Pamasen partiduak igaro arteko konfiantza eskaini zion jada historia den kudeaketa batzordeak. Lehenengo bi kartutxoak erre ondoren taldean ezarritako konfiantzak nabarmen egin du behera. Hondoa oraindik urrun egongo al da Osasunarentzat? Ondorengo jardunaldietan ikusiki beharko.

Mirandako partidua, beste behin, desastre hutsa izan zen. Ezer positibo gutxi atera ahal izan zuen Osasunak bertaik. Urbanek Mirandan  emandako irudiagatik astean zehar bakarmena eskatzea ez da nahikoa osasunako zaleentzat, taldeak ilusioa eta jokatzeko gogoa erakustea nahi du. Irabaztea ere bai, noski, baina hiru puntuak lortu nahi izanez gero jokatzeko gogoa eta lanerako prestutasuna adieraztea lehendabiziko urratsa dira. Partiduaren jaun eta jabe izan zen Mirandes, lehenengo minututik azkenerarte. Estrategia argia ezarri zuten etxekoek, baloia azkar jokatu eta kontraerasoa erabili osasunaren defentsa ahula apurtzeko. Bai lortu ere. Jokoaren kontra eta nagusitasuna izateaz gain aukera mordoa sortu zituzten Anduvakoek. Lehen minutuetan bereziki gogotsu aurreratu ziren Burgosko aurrelariak. Etengabeko eraso horiek, ordea, hutsean amaitu ziren. Santamaria atezain nafarrak ahal zuen dena gelditu zuen 63.minuturaino, non Urko Verak area barruan baloia buruz kontrolatu eta sareetara bidali zuen ezker hankaz. Urbanek aldaketak egin zituen eta osasunak pausu bat aurrera emanagatik ere ez zuen oparirik lortu. Zaila da oparirik lortzea 90 minutuetan behin ere atera jaurtitzen ez bada.

Partidua aldatu zezakeen jokaldia 85.minutuan Cedrickek sortu zuen. Kongotarrari penalti argia egin zioten hegaletik abiatutako jokaldi batena baina epaileak txartel horia erakutsi zion penaltia simulatu zuela ulertuta.

Valladolid lehen maila igotzeko hautagai nagusien arteko talde gogorrenetarikoa da. Azkeneko jardunaldian Recreativoren aurka garaipena lortu zuen etxean. Bat eta huts irabazi arren, taldeak ez zuen bere partidurik onenetakoa burutu. Aurreko lau partiduetan garaipenak ihes egin ostean Mojicaren golak lasaitasun puntu bat eman zion Valladolid zuzentzen duen Jose Luis Oltrari. Recreativoren aurkako lehen zatian ezer gutxi erakutsi zuen Valladolidek, nahiz eta andaluziarrek ere ez zuten markagailuan aurretik jartzeko meritu handirik egin. Bigarren zatian Valladolidek partiduaren kontrola lortu bazuen ere, nagusitausn hori ez zen gol aukeretan bihurtu.

Beraz, bere momentu onenenetik urrun dauden bi taldeen arteko neurketa izango dugu larunbatekoa. Valladolidek eta Osasunak puntuen premia izan arren, Osasunaren egoera muturrekoa da. Gironaren aurkako partidua errepikatuko balute asko irabazitako izango lukete Urbanen mutilek.

Osasuna:  Asier Riesgo y Roberto Santamaria, Javier Flaño, Cadamuro, Miguel Flaño, Echaide y David Garcia,Nekounam, Roberto Torres, Sisi, Cedrick, Raoul Loe, Jose Garcia, Merino y Olavide, Nino, Ansarifard eta Kodro.

Valladolid:

 Epailea: Munuera Montero

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s