Vujadinovic eta Nino, min hartuta

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Nikola Vujadinovic eta Ninok ezin izan dute gaur goizeko entrenamendua amaitu. Biek giharretako gainkarga bana izan dute, eta badaezpada, entrenamendua azkarrago bukatzea erabaki dute. Hala ere, badirudi astebukaerako neurketara iristeko arazorik ez dutela izango. Gabonetararte geratzen diren partidetan egongo ez dena Miguel de las Cuevas da. Anduvan jokatutako partidan ezkerreko eskuko bostgarren behatza apurtu zuen, eta atzo bertan egin zioten ebakuntza.

Bere aldetik, Jan Urban jadanik igandeko partida prestatzen hasi da. Atzorako proba fisikoak antolatu zituen (orain arteko hirugarrenak), eta gaur dagoeneko Valladoliden kontrakoa prestatzen hasi da. Luis Zabalza presidente izendatu berriak poloniarra momentuz bere postuan mantentzea erabaki du. Hala ere, taldeak orain arte erakutsi duen beheranzko joera hori erakusten jarraitzen badu, poloniarra aulkitik kentzea besterik ez du izango.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s