Hitzometroa| Mirandes-Osasuna

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

Porrot gogorra jaso zuen Osasunak Mirandesen zelaian. Urbanek ateratako hamaikakoak ezer gutxi erakutsi zuen berdegunena, non etxekoek neurketa erabat kontrolatu zuten. Presioa eta joko zuzena erabiltzea izan zen Anduvakoen estrategia nagusia, Osasunaren defentsa lerroa dantzan jartzea. Baita lortu ere. Defentsa huts larriak etengabeak izateaz gain, taldeak zela erdia galduta izan zuen norgehiagokaren zati handi batean. Intentsitate eta gogorik gabe ibili ziren batetik bestera osasunako jokalariak. Punturik gabe itzuli ziren Iruñeara jokalari gorritxoak, Urko Verak 63.minutuan huts eta batekoa sartu ondoren.

Santamaria

8| Jardunaldi bat gehiago taldeko jokalari  onena izan zen. Mirandesek etengabe erasotu zuen talde nafarraren atea, hala ere, Santamaria oso inspiratuta egon zen. Lehenengo zatian geldiketa bikain pare bat egin zituen, horietatik gehienak neurketako lehen hogeitamar minutuan pasatu gabe zeudela. Urko Veraren golean ezin zuen ezer egin.

Javier Flaño

4| Aurreko astean bikain ibili ostean Mirandan ez zuen bere arratsaldea izan. Defentsa etengabe arazoak sortu zizkioten, Mirandesen gola bere hegaletik egindako erdiraketa batetik etorri zelarik. Beste neurketa batzuetan izan ohi duen erasorako grina ez zuen erakutsi Noaingoak. De Las Cuevasek ere ez zion asko lagundu, ez eraso ez defentsan.

Miguel Flaño

3| Denboraldi osoan zehar bezala, makal. Defentsan arazoa handiak izan ohi ditu eta kapitain batek behar duen nortasuna ere ez zaio antzematen. Bere zentral bikoteekin ondo konponztea kostatzen zaio.

Vujadinovic

5| Gironaren aurka erakutsi bezala, maila aproposeko jokalaria. Defentsan eta baloia jokatua ateratzen ongi moldatzen den jokalaria izateaz gain, buruz bikain joaten da. Hala ere, golean ez zuen batere ongi urrundu arriskua.

Sisi

3| Defentsako lana ez da berea, eta igartzen zaio. Zentzurik ez eduki arren, Urbanek bere aldeko apostu egin du. Osasuna goikaldean jolasteko jokalari aparta ari da galtzne horrela.

Raoul Loe

4|  Neruketa pattala jokatu zuen kamerundarrak. Bere funtzioa sinplea da, defentsa lana eta baloiak moztu eta berreskuratzea. Zelaiaren tankera eta eguraldia ikusita partidua aproposa izan zitekeen, baina ez zen hala izan.

Nekounam

3| Denboraldiaren lehen zatia amaitzear ari garela irandarraren mailak ez du espero bezain gora egin. Mirandan ez zen partiduan sartu. Partiduak eskantzen zuen esfortzua erakustetik urrun egoteaz aparte, taldearen jokua antolatzeko duen abilezia ere ez zuen erakutsi.

De Las Cuevas

4| Gogotik saiatu arren ez zen alikantekoaren arratsaldean izan. Hegaletik hasita edo zelai erditik, ezin izan zituen ebre jokaldiak espero bezain ondo amaitu. Taldeak bere aurpegi onena behar du, maila handiko jokalaria baita.

Ansarifard

3|Hasieran saiatu arren ezer gutxi erakutsi zuen. Erabat desagertuta ibili zen.

Kodro

3| Hasierako hamaikakoan irteten denetik jokatu duen partidu eskasena. Taldearen eraso jokoan gutxi parte harzteaz gain, bere hanketatik pasatu ziren baloietan arrisku gutxi sortu zuen.

Nino

3| Azken jardunaldietan ez dabil fin, talde osoaren antzera. Taldearen jokua antolatzeko laguntza emateak areatik urruntzen du. Areatik urruti dagoenean arriksu gutxi sortzen du, areako jokalari petoa da. Denbora darama golik egimn gabe.

Merino

3| Ez zuen ia baloirik ukitu.

Cedrick

6| Taldeari hauspoa eman zion. Atera bezain pronto osasunak erasoa kongotarraren bizkortasunean oinarritu zuen. 85.minuutuan egindako jokalari paregabe batean epaileak adierazi ez zuen penalti argia egin zioten.

Cadamuro

3| Gutxi ulertu zuen zalegoak Urbanek argeliarra zelairatzea. Ez zuen defentsan lagundu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s