Sabalza da Osasunako presidente berria

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Bukatu dira espekulazio guztiak. Luis Sabalza abokatua izango da Osasunako lehendakari berria. Izendapena datorren asteazkenean izanen da, Sadar futbol zelaian. Erabakia gaur bertan hartu du Hauteskunde Batzordeak, Sabalzaren hautagaitzari aurkeztu zaizkion hiru kontestatzeei ezezkoa eman ostean.Osasunako bazkidearen defendatzaile ohiak bidelagun izanen ditu Eva Blanco (zuzendariorde lanetan), Fidel Medrano (diruzain bezala), Juan Ramon Lafon (kontulari lanetan) eta Pedro Baile (idazkari funtzioan).

Honenbestez, Osasunako presidentea aurkitzeko bide luzeari amaiera eman zaio. Archancok dimisioa aurkeztu ondorengo bi deialdietan ez zen hautagairik aurkeztu, eta talde gorritxoak azken deialdirarte itxaron behar izan du agintari berri bat izateko. Hirugarren deialdi honetara Zabaleta ere aurkeztu zen, baina honek joan zen azaroaren 28an atzera egin behar izan zuen, bere zuzendaritza taldeko kide batek ez baitzituen beharrezkoak diren baldintzak betetzen.

Momentu horretan Sabalza hautagai bakar gisa geratu zen, baina hiru bazkidek haren hautagaitza kontestatu zuten, argudiatuz Eva Blancok, presidente orde lanetan arituko denak,  ez zituela zenbait baldintza betetzen. Alta, Hauteskunde Batzordeak, hiru bazkide hauen eskakizunak baztertu egin ditu. Horrela, Sabalza asteazkenean bertan izendatuko dute presidente. Edonola ere, bazkide hauek bide judizial guztiak agortuko dituztela ohartu dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s