Kalean uso, etxean otso

Iñaki berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Burua altxatu ezinda dabiltza Urbanen mutilak. Larunbatean Anduva futbol zelaian jokatutako partiduan Mirandesen aurka bat eta huts galdu zuen talde gorritxoak. Partidua galtzeaz aparte, osasuna ez zen mirandesen atera gerturatu ere egin, Santamariak lan asko izan zuen bitartean. Dinamika ezkor honek jarraitu ezkero Jan Urban entrenatzaile poloniarrak ez du asko iraungo Iruñeako taldearen aulkian.

Sadarren Girona talde sendoaren aurka partidu oso ona egitetik zetorren talde iruindarra. Partidu ona eginagatik ere, puntu bakar batekin konformatu behar izan zuen punteriarik gabe ibili zen talde gorritxoa. Hamaikako berdina errepikatzeak ordea ez zion emaitza ona eman entrenatzaile poloniarrari. Taldeak pasa den astean erakutsitako lanerako prestutasuna eta borrokarako grina, ordea, ez zen berdegunera agertu ere egin. Beste behin, Sadarretik kanpoko partidu batean esku hutsik bueltatu zen talde gorritxoa Iruñeara. Zaleek ez dute etxetik kanpo taldearen garaipenik ikusteko aukerarik izan, ezta ere bi garaipen erreskan lortzeko. Etxean gogor ekin ohi dion bitartean, etxetik kanpo talde oso ahula da Urbanena.

Neurketaren hasierako minutuetan borroka izan zen nagusi.  Hala ere, Mirandesek laster hartu zuen norgehiagokaren aginte makila. Zelaiaren egoera txarrak, gogotik egin zuen euria Mirandan, motzean jokatzea zail bihurtu zen. Egoera hori ikusita, Mirandesek presioaren lerroa igo eta osasunaren hutsak baliatuz antolatu zuen bere erasoa. Joko zuzena eta zelai erdiko borrokan oinarritutako jokoa zen, emaitza bikaina eman zuena. Aginte makila berehala bihurtu zen gol aukeretan. Bostgarren minuturako Carnicer eta Igor Martinez saiatu ziren sareak zulatzen, baina Santamaria atezain gorritxoa bikain aritu zen.Beste behin taldeko jokalari onena izan zen, salbatu zen bakarretarikoa. Bien bitartean Osasunak ez zuen ezta beldurrik sartzen. Eroso zegoen Mirandes, atzealdea sendo eta goiko lerroa Osasunako defentsa dantzan jartzen ari zela ikusita. Hamabostgarren minutuan Santamariak sekulako gelditua eging zion Alex Garciari, ordu arteko aukerarik nabarmenean. Ruper, Caneda eta Igorren jaurtiketek ere Santamaria aurkitu zuten. Osasuna galduta zegoen, baloia jokatzeko zailtasunez gain, zelai erdia erabat galduta egon zen. Dena den, Osasunak (Santamariak, hobeto esanda) markagailua hutsean mantendu zuen bi taldeek aldageletarako bidea hartu zutenean.

Bigarren zatian gauza ez zen asko aldatu. Mirandesek baloiaren jabetza eta aukerak izan zituen bitartean, Osasuna ere ez zen agertu. Hori horrela, Urko Verak area barruan aurkitu zuen baloi batean Mirandes aurretik jarri zuen markagailuan. Partiduan erakutsitakoaren arabera, markagailua justuagoa bihurtu zen.

Azken ordu erdian sartuta, Osasunak beste aurpegi bat erakutsi nahi izan zuen. Tamalez, ez zuen horrelakorik lortu. Urbanek aulkia mugitu zuen Merino-Cedrick berdegunera sartuz. Merino eta Cedrick gogoz saiatu arren, taldeak ez zuen jarraitu zelaira sartu berriak ziren bi jokalarien errtimoa. Osasuna motel ibili zen baloiaren jabetzari dagokionez, batzuetan zelairen egoeragatik beste askotan mugimendu eta ideia faltagatik. Cedricken aldetik etorri zen Osasunak sortutako arriskuaren gehiengoa, nahiz eta taldeak ere ez zuen ate barrura jaurtiketa bat bera ere egin. Cedricken gogo horiek epaileak zapuztu zituen, ordea. 85. minutuan kongotarra area barruan sartu eta bi Mirandeseko jokalarien artean zango trabatu ondoren lurrera joan zen Betisek utzitako jokalaria. Penaltia argia izan arren, epaileak Cedricki txartel horia atera zion bere burua lurrera botatzeagatik. Penaltiak penalti, osasunak oso partidu kaxkarra egin zuen etxetik kanpo, eta asko dira jada. Urbanen kreditua agortzear den bitartean, zaleak ere taldearekin haserre daude, jokalariek ez baitute behar beste lan egiten zelaiara irteten diren aurrean. Larunbatean, Mirandesera hurbildu ziren 1500 zale gorritxoek euria eta taldearen irudi penagarria jasan izan behar zituzten.

FITXA TEKNIKOA

Mirandes: Razak, Aitor, Caneda, Corral, Kijera, Ruper, Jordi, Pablo (Barahona, 76.min), Martinez (Provencio, 91.min), Carnicer (Juanjo, 62.min), Alex Garcia eta Urko Vera.

Osasuna: Santamaria, J.Flaño, M.Flaño, Vujadinovic, Sisi, Loe( Cadamuro 75.min), Nekounam, Kodro (Cedrick, 67.min), Ansarifard (Merino, 63.min) eta Nino:

Golak: 1-0, 63.min; Urko Vera

Epailea: Pizarro Gomez epaileak Mirandeseko Juanjo eta Osasunako J.Flaño, Cedrick eta Ninori txartel horia erakutsi zien.

Bestelakoak: 4.293 ikusle Miranda de Ebroko Anduva futbol zelaian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s