Hitzometroa| Osasuna-Girona

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Orokorrean partida ona jokatu zuten Osasunako jokalariek. Lerro guztietan maila egokia eman zutela esan daiteke. Defentsan orain arte eginiko neurketarik onenetakoa egin zuten (horretan zeresan handia izan zuen Vujadinovic serbiarrak), eta erasoan ere azken jardunaldietan erakutsi gabeko txinparta erakutsi zuten. Falta izan zitzaien gauza bakarra, Becerraren atea zulatzea.

Jan Urban

6| Hamaikakoarekin bete-betean amatu zuen. Hiru aurrelari zelairatuta, Gironako defentsari min asko egin zitzaion. Hala ere, aldaketak beranduegi egin zituen. Taldeak erritmoa galdu zuen bigarren zatiaren erdialdean, baina poloniarrak, aldaketak egin ordez, denbora korritzen utzi zuen. Zaleak haserre agertu ziren bere jarrerarekin.

Santamaria

6| Lehenengo zatian lan gutxi izan zuen. Bigarren zatian Girona arrisku gehiagorekin hurbildu zen Osasunaren areara, baina lana oso txukun egin zuen atezain iruindarrak, atera zihoazen baloi guztiak segurtasun handiz urrunduz.

Javi Flaño

7|Noaingoa bikain jardun zen larunbateko partidan. Defentsan irmo, eta erasoan zorrotz. De las Cuevas-ekin batera bikote oso arriskutsua osatu zuen. Urbanekin dituen arazo pertsonalak gora behera, partida guztiak hasierako hamaikokoan hasi beharko lituzke.

Miguel Flaño

5| Albaceteren aurkako partida santzioagatik galdu ostean, Flaño anaietan zaharrena berriz ere hasierako hamaikakora itzuli zen. Partida nahiko ona jokatu zuen, orain arte jokatu duen onenetarikoa. Berarengandik ez da gutxiago espero.

Vujadinovic

6| Bigarren partida zuen elastiko gorritxoarekin, eta estreinako partidan ez bezala, aho zapore oso onarekiin amaitu zuen norgehiagoka. Defentsan sekulako segurtasuna erakutsi zuen goitik zein behetik, eta erasoan buruz jokalari oso arriskutsua dela erakutsi zuen. Berarekin Osasunako defentsak asko irabazten du.

Sisi

5| Defentsa postuetan ez da batere eroso sentitzen, baina Albaceteren aurka ez bezala, larunbatean maila onargarrian aritu zen. Defentsan ez zuene  lekua galdu, nahiz eta erasora joaterakoan beldur handiarekin ibili. Bigarren zatiko lehen aukera garbia berea izan zen.

 Raoul Loe

6| Beti bezala, taldeari oreka ematen dion jokalaria. Gaitasun fisiko latzak ditu, eta partiduro erakusten du. Gabezia bakarra du: baloiarekin ezin dakioke gauza askorik eskatu. Hala ere, defentsa aldetik taldearengan sekulako eragina dauka. Afriako Kopara joaten denean taldeak asko sufrituko du bere ausentzia.

Nekounam

7| Azken neurketan itxura negargarria eman ostean, irandarrak bere bertsiorik onena eman zuen Gironaren aurkakoan. Presio lanetan esfortzu dezentekoa egin zuen, eta baloia jokatzerakoan taldearen gidaritza bere gain hartu zuen. Pase luzeetan bere maisutasuna erakutsi zuen. Erratu ezin daitekeen aukera bat erratu zuen. Bestelakoan, bikain.

De las Cuevas

5| Bi bertsio desberdin eman zituen. Lehenengo zatian oldarkor, bigarren zatian irregular. Ondo dagoenean, Osasunaren eraso lerroa askoz ere zorrotzagoa bihurtzen da.

Kenan Kodro

6| Beste behin ere, dena eman zuen. Lehenengo zatian, batetik bestera mugituta Gironako defentsa erotu egin zuen. Gola sartzeko pare bat aukera on izan zituen, baina ateaurrean ez zen fin ibili.

Nino

6| Azkeneko jardunaldietan golarekin haserre antzean dabil. Hala ere, ikusten ez den futbolean maisua da, eta hori partiduro erakusten du. Baloi luzeak jaitsi, espazioak sortu, paseak eman… Maila handiko jokalaria da.

Ansarifard

6| Urbanen zelairatutako hamaikakoko ezusteetako bat. Jokoan dezente sartu zen, eta zenbait zertzeladen bidez bere kalitatea erakusti zuen. Ate aurrean, ordea, kamuts ibili zen. Izan ere, Becerrarekin izan zituen bi buruz buruko erratu zituen. Urbanek konfidantza eman ezkero, jokalari interesgarria izan daiteke.

Cedrick

4|Urbanek akaso beranduegi zelairatu zuen. Zelaian izan zen hogei minutuetan ez zuen baloi askorik ikutu. Bere ohiko korrikaldietako batean gola sartzear izan zen, baina jaurtiketa ahula egin zuen. Ez zuen aurkaria ezustean harrapatzeko gaitasunik izan.

Jose Garcia

N.G.| Berdegunean 10 bat minutu eman zituen. Jokoan oso eragin gutxi izan zuen.

Merino

N.G.| 90.minutuan sartu zen. Ez zuen ezer egiteko astirik izan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s