Javier Zabaletak, Kudeaketa Batzordeko presidente ohiak, eta Luis Sabalzak, Osasunako bazkidearen defendatzaile ohiak, Osasunako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuten epearen azken egunean. Biek ala biek euren laguntzaile izango direnen zerrendak aurkezteaz gain, 1,9 milioiko abala aurkezte lortu zuten Sadargo bulegoetan. Hautagaitza aurkezteko lehenengo bi deialdietan inor aurkeztu ez ondoren, hirugarren honetan ere beldur hori zabaldu zen. Azken orduko zorraren berregituraketa eta altxortegiari emandako lau miloi euroko abalak bidea erraztu zuen hautagaitzak aurkezterako orduan. Sabalzak eta Zabaletak berak adierazi zutenez, beharrezkoa zen abal ekonomikoa izan arte itxaron zuten hautagaitzak aurkezteko. Abal horien garantia hautagai bakoitzaren patrimonioa izango da.
Beraz, hauteskundeak abenduaren 14an burutuko dira etxean jokatuko den partidu batekin bat eginez.
LUIS ZABALZAREN HAUTAGAITZA ZERRENDA
Presidentea: Luis Zabalza Iriarte
Presidente-ordea: Eva Blanco Azcona ( Mobil Estudio SL-ren ordezkaria)
Diruzaina: Fidel Medrano Leon
Kontatzailea: Juan Ramon Lafon Martorell
Idazkaria: Pedro Baile Torrea
JAVIER ZABALETAREN HAUTAGAITZA ZERRENDA
Presidentea: Javier Zabaleta Bueno
Presidente-ordea: Pedro Zudaire Fernandez
Diruzaina: Javier Arzoz Diaz
Kontatzailea: Pedro Fernandez Marturet
Idazkaria: Albert Montserrat Martinez