Osasuna-Girona: Aldaketa nabarmenaren beharrean

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

Larunbata 18.00 / Sadar/

 Denboraldiko momentu kritikoena bizitzen ari da Osasuna. Alarma gorria piztu da Iruñean, jasangaitza bihurtzen ari den egoera. Alarma, ordea, ez da zaleen artean bakarrik piztu. Kudeaketa batzordeak bost neurketako konfiantza tartea eman dio Jan Urbani, Urtarrilera bitarteko partiduak gutxi gora behera. Selekzioen deialdien aurretik jokatuko diren bost partidu horietan puntu mordoa atera ezean Urbanenak egingo du Osasunako entrenatzaile modura. Erronka latza  izango da denboraldiko fase hau, izan ere, goiko postuetan dauden Girona, Valladolid eta Las Palmas izango baititu Osasunak aurrez aurre.

Urbani eskeinitako konfiantza tarte honetan puntuak eskuratu nahi badira taldearen jokoak nabarmen egin behark du gora. Taldean aldaketak sartzeko mugak direla eta, orain arte jokatzen etorri diren jokalariek aurrera pausu bat eman beharko dute. Joko onak puntuak ekarri ohi ditu, baina muturreko egoera honetan joko txarrarekin ere lortutako puntuen premia du osasunak. 2.B mailarako jaitsiera postuak geroz eta gertuago daude, – momentu honetan puntu batera- eta berriz galdu ez gero dinamika negatibo honek taldea denboraldi osorako kondenatu dezake.

Carlos Belmonten itxura penagarria eman zuen osasunak, talde ahularena. Sailkapeneko azken postuan zegoen Albazetek sekulako jipoia eman zion talde iruindarrari. Bajek baldintzatutako Urbanen hamaikakoak ez zuen bere fruitua eman, partidu ona egin zuen jokalari bakarra Santamaria izan zelarik. Azken jardunaldietan maila bikaina ematen ari da atezain nafarra, taldearen sostengua izaten ari da partiduak erabat ihes ez egiten lagundu izan baitu bere geldiketa bikainekin. Atezainaren lan horri,baina, gainontzeko jokalariek ez diote segida eman. Denboraldi osoko lez, defentsa lerro ahula izan zen osasunarena. Unai Garciak eta David Garciak gorriak ikusi zituzten. Javier Flaño defentsako jokalari “onena”  izan zen bitartean,  Urban Sisiren erabakiarekin erabat okertu zen. Defentsako ezker hegalean ezarri zuen, entrenatzaile poloniarrak jakingo du zer aurkitu nahi zuen aldaketa horrekin. Partidako aspektu negatiboenen artean Urbanen taktika eta Nekounam egongo lirateke. Irandarra partidutik at egon zen, lan egiteko gogorik gabe. Beste behin tentsio eta intentsitate falta nabarmen ikusi izan zen. Talde honek ez du ez nortasun ez lanerako gogorik. Gauzak horrela, Albazetek aise hartu zuen talde iruindarra mendean.

Gironan, etxekoek berehala jarri zuten markagailua euren alde. Bigarren minutuan Felipe Sanchonek errematatutako erdiraketa batean aurretik jarri zen Gironako taldea. Bigarren mailako lider izateko Las Palmasekin duen pultsoa mantendu nahirik, gogoz ekin zioten norgehiagokari. Markagailuan aurretik izanagatik ere momentu oro Gironako taldeak lasaitasuna emango zion bigarren golaren bila aritu zen. Erasoan murgilduta egote hori Rekreatiboko Pedro Riosek baliatu nahi izan zuen. Levanteko jokalari ohiak arriskua eraman zuen Becerraren ate aurrera baina azkenean ez zuen lortu berdinketaren gola sartzea.  Alex Granellen baselina batek itxi zuen partidua. Bi eta huts.

Arerio gogorra izango du osasunak larunbatean, lehenengo mailari igotzeko faboritoetako bat. Echaide eta Cadamuro osatu gabe daude. De Frutos eta Vujadinovicek beteko dute ezker gela, Miguel Flaño eta David Garcia zentral modura eta beste hegala Javier Flaño izanen da. Torres, De Las Cuevas, Kodro, Nino, Loe eta Nekounam hamaikakoan egongo dira seguruenik.

Presidentetza eta zorraren legearen onarpena hizpide

Gaur gaueko 00.00tan amaitzen da presidente izateko hautagaitza aurkezteko epea. Javier Zabaletak kudeaketa batzordeko presidente izateri utzi dio. Presidentetzara izateko baldintza hori bete badu ere, presidente izateko 1,9 milioi euroko abala ez du oraindik lortu. Zorrari dagokionez, Parlamentuak osasuna erreskatatuko du informe juridikoek zalantzak plazaratu zituzten arren. Onarpen honek erreakzioen kate luze bat sortu dute alderdi politikoen artea, askok eta askok osasuna salbatzea nahi duten arren erreskate hau  bide egokia ez dela plazaratu dutelarik. Ogasunarekin zorra 53 milioi eurokoa den bitartean, zor osoa 75 milioitara igotzen da.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Asier Riesgo,Roberto Santamaría,Javier Flaño, Cadamuro, Miguel Flaño, Vujadinovic, David Garcia,Nekounam, De las Cuevas, Roberto Torres, Sisi, Raoul Loé, Cedrick, Merino, José GarcíaNino, Ansarifard eta Kenan Kodro. Entrenatzailea: Jan Urban

Girona: Machinen deialdia ez da jakin oraindik, Entrenatzailea: Pablo Machin

Epailea: Arias Lopez

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s