Ikusmiran|14. jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

AURRERAPEN EGOKIA

Inolako zalantzarik gabe Roberto Santamariarentzat da aste honetako puntu positiboa, 13. Jardunaldian gertatu bezala. Aste honetan, ordea, puntu positibo hori lortzeko hautagai bakarra izan da. Taldeak itxura erabat negargarria eman zuen, porrot gogorra bigarren mailako azken sailkatuaren aurka. Bi eta huts galdu arren, Santamariak bi edo hiru erremate zail geratzeko gauza izan zen. Alcorconeko partidua salbu, gainontzeko neurketetan maila egokia erakutsi du atezain nafarrak. Azken jardunaldietako taldearen mailaren beherakadarekin bat etorri da Santamariaren denboraldiko  maila onena. Futbolean askotan gertatzen den bezala, taldeak galtzen duenean atezaina da maila altuena erakusten duena. Osasuna eta Santamariak bikain horren isla garbia dira.

50101 

HOBETU BEHARRA

Nekounam ere izan zitekeen arren, Jan Urbanek jasoko du aste honetako gure puntu negatiboa. Nekounam eta Urban aipatu baditugu ere, Santamaria alde batera utzita taldeko gainontzeko jokalariak erabat pattal ibili ziren. Entrenatzaile poloniarrari helduz, taldearen maila balaztarik gabe beheraka doa. Sintoma zahar hau aspaldi agertu zen Iruñean. Egoera honen aurrean Urbanek ezer gutxi egin du, akatsak aurkitu baditu ere horien konponbidea oraindik urrun dagoela dirudi. Selekzioen deialdiek utzitako gabeziak handiak izan badira ere, entrenatzailearen erreakzioa eta estrategiak erabat kaxkarra izan dira. Horiei planteamendu eta hamaikakoetan egindako bitxikeriak ere asko dira, Albazeteren neurketan kasu Sisi atzealdeko hegal gisa ezartzea. Taldearen ezaugarri nabariena intentsitate falta da, odol falta, historian zehar Osasunan sobera izan dena. Taldeak nortasuna galdu du eta zaleek laster egingo dute eztanda horrela jarraituz gero.

jan-urban

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s