Athletic Club Merinoren atzetik

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_mcmerino2_0c6025cb

Athletic Clubek Osasunako haztegiko Mikel Merinoren (18) fitxaketa prozesua abian jarri du . Jakin izan denez, Osasunako kudeaketa batzordea eta talde bizkaitarraren ordezkariak jada eseri dira fitxaketa honen oinarriak ezartzeko. Ander Herreraren agurrak eta Athletic-en filosofiarentzat onargarriak diren esperientziazko jokalarien faltak fitxaketa nahia bizkortu du.

Mikel Merinok, Osasuna Promesasen fitxa duen jokalaria, aurtengo denboraldian egin du debuta lehen taldearekin. Nekounamen transferrarekin arazoak zirela eta irandarraren lekua nafar gazteak bete zuen maila bikaina erakutsiz. Gauzak horrela, azken hilabetetan  19 urtez azpiko Espianiar selekzioaren deialdietan ohikoa izan da.

Lehen informazioen arabera, fitxaketa neguko merkatuan gauzatuko litzateke. Athletic-en lehen eskaintza bi milioi eurokoa da, Merinoren desegite klausula 20 milioi euroan ezarrita dagoen bitartean. Taldearen egoera ekonomiko larria ikusita, haztegiko jokalari batengatik bi milioi euro jasotzea bikaina izango litzateke. Ordea, Osasunako jarraitzaile batzuk agertu dira jada fitxaketa honen aurka.

Egoera ekonomiko larria eta horrek dakarren fitxatzeko zailtasuna kontuan hartuta, zaleak erdibituta daude fitxaketa honen inguruan, Argi dagoena zera da, Athleticek fitxaketa gauzatu nahi badu bi milioi euro baino gorago , bastante gorago, jo beharko lukeela osasunak operazio onetatik benetako abantailaren bat hartu nahi badu. Haztegiko harribitxia da momentu honetan Merino, aurrerantzean Osasunako lehen taldearentzat ezinbesteko jokalari bihurtu daitekeena. Mundu honetan ,baina, diruak agintzen du eta osasuna diru premia larrian dago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s