Hitzometroa| Albacete-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Partida benetan kaskarra jokatu zuten atzo Urbanen mutilek. Ligako azken sailkatuak lerro guztietan gain hartu zien. Lesio eta santzioak direla medio, defentsan Urbanek laukote berri batekin froga egin behar izan zuen, baina hauek ez zuten behar bezala erantzun. Albaceteren bi goletan askoz gehiago egin zezaketen, batez ere bigarrenean. Gainontzeko postuetan ez zegoen baja bereziki esanguratsurik, beraz, alde horretatik ez zegoen aitzakiarik. Ordea, erasoko jokaldiak eraikitzeko zailtasun kezkagarria erakutsi zuten jokalari gorritxoek. Atzoko partidan, duela astebeteko neurketan bezalaxe, Santamaria atezaina izan zen Osasunako gizonik aipagarriena.

Jan Urban

3| Astetik astera taldeak itxura are kaskarragoa ematen du, eta horretan erantzukizun zuzena dauka entrenatzaile poloniarrak. Jarrera aldetik jokalariak batere kemenik gabe dabiltza, eta entrenatzaile batek ezin du horrelakorik onartu. Zaleak aspertzen hasiak dira.

Santamaria

6| Bi goletan ez zuen ezer gehiago egiterik izan. Are gehiago, lehenengo goleko jokaldian bi gelditu on egin zizkion Albaceteko aurrelariari. Berarengatik ez balitz, markagailuko aldea are handiagoa zatekeen. Lehenengo zatian urrutiko jaurtiketa bat esku salbatzaile batekin gelditu zuen, eta bigarren zatian erremate gogor bat kornerrera bidali zuen. Gorritxorik onena bigarrenez jarraian.

Javi Flaño

5| Akats handirik gabeko neurketa egin zuen iruindarrak. Bigarren zatian lehenengoan baino hobeto ibili zen. Errematatzailerik aurkitu ez zuten hainbat erdiraketa egin zituen.

David Garcia

4| Partida kaskarra egin zuen haztegiko jokalariak. Ez zuen segurtasunik transmititu. Bigarren golean Cidonchak aise gainditu zuen.

Unai Garcia

4| Astean zehar bakarka entrenatu zen, belauneko lesioaz behar bezala osatzeko. Egoera horretan, hasierako hamaikakoan kokatu zuen Urbanek, defentsa gehiagorik ez baitzegoen. David Garcia bezala, sendotasunik gabe jardun zen. Pase sinple asko erratu zituen.

Sisi

4| Atzo defentsa lanetan aritu zen Albaceteko jokalaria, eta garbi geratu zen ez hori ez dela bere posizioa. Defentsa lanetan lekuz kanpo aritu zen, eta baloiarekin ere irizpiderik gabe ibili zen. Pase gehienak atezainari eman zizkion.

 Raoul Loe

5| Aurreko partidetan baino kaskarrago ibili zen kamerundarra. Bigarren golean ez zuen bere ohiko sendotasuna erakutsi, lehenik eta behin zelai erdian oso bigun ibili zelako eta ondoren Cidonchak erraztasun osoz izkin egin ziolako. Banakoa jartzeko aukera on bat izan zuen, baina ez zuen probestu.

Nekounam

3| Gaizki, oso gaizki. Atzo kapitainaren besokoa jarri zuen, baina berdegunean ez zuen lider bati eskatzen zaion jarrera izan. Laguntza oso gutxi esakini zituen zelai erdian.

De las Cuevas

4| Noraezean. Taldean, ziurrenik, kalitate gehien duen jokalaria da, baina denboraldi honetan bere maila oso gutxitan erakutsi du. Partidako minutu gehienak desagertuta eman zituen. 66.minutuan Cedrickengatik aldatua izan zen.

Kenan Kodro

4| Sanseko jokalari ohiak partiduro ahal duen guztia ematen du, baina taldeak funtzionatzen ez duenean, dizdira egitea oso zaila da. Baloi oso gutxi iritsi zitzaizkion, eta horrela ezinezkoa da ezer onik egitea.

Roberto Torres

4| Geldikako jokaldietan erdiraketa onak egin zituen, eta bigarren zatian Loeri sekulako pasea eman zion. Bestelakoan, ez zen askorik agertu.

Nino

4| Gola sartzeko pare bat aukera izan zituen, baina ate aurrean ez zuen asmatu. Baloia ikutu ahal izateko bere lekutik irten behar izan zen, askotan hegaletara eroriz, eta hor ez da horren arriskutsua. Taldeak atzo bezala jokatuta oso zaila da aurrelaria izatea.

Cedrick

4| Bigarren zatiaren erdialdean sartu zen, eta hortik amaierarako minutuetan jokalari gorritxorik arriskutsuena izan zen. Osasunak bigarren zatian sortu zituen aukera gehienak bere hegaletik etorri ziren. 

Jose Garcia

N.G.| Markagailua jadanik bi eta hutsean zela sartu zen berdegunera. Jokoan gutxi sartu zen.

Ansarifard

N.G.| Iraniarra jadanik dena erabakita zegoenean zelairatu zen.


BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

1.- Santamaria ⇒6,09

2.- Raoul Loe ⇒5,56

18.- Onwu ⇒3,66

19.- Cadamuro ⇒3,60

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s