Albazete-Osasuna: Neurria hartu ezinik

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Igandea 19:00/ Carlos Belmonte/La Liga TV

Sadarren irabazteko esfortzu handia egin beharrean eta etxetik kanpo garaipenaren  bidea aurkitu gabe. Osasunaren denboraldi hasiera definitzeko esaldi egoki posibleetako bat izan liteke aurrekoa, egoeraren laburpena. Asteak aurrera pasa ahala tinte tragikoagoak hartzen hasia den egoera.

Hiru puntuak gorritxoen zelaian soilik lortu dira, nekez gainera. Lehenengo mailan gotorleku izaten zen Sadarrek ospe hori galdua du jada denboraldiaren une honetarako. Bertan Racing  eta Alavesek aise eskuratu zituzten hiru puntuak. Etxean lortu diren emaitza onek, ordea, ez dute jarraipenik lortu kanpoan jolastutako neurketetan. Berdinketaren bat edo beste lortzeko gai izan arren – gehienak denboraldiko lehen irteeretan- Iruñeatik at jokatutako norgehiagokei zuku gutxi atera dio Urbanen taldeak.

Zale gorritxoen etsipenerako, taldearen itxurak erabat behera egin du azken jardunaldietan. Beherakada horren faktore nagusietako bat selekzioen deialdik izan dira, non osasunak jokalari dezente galtzeaz gain- kontuan hartu behar da bakarrik 18 fitxa profesional dituela-  oinarri oinarrizkoak dituen Loe eta Nekounam galdu ditu. Hala ere, defentsako buruhausteak izan dira sasoiko gai aipatuenak.

Jardunaldi honetan Osasunak Albazete izango du arerio, bigarren mailako sailkapenean azken postua betetzen duen taldea. Azken asteburuan Rekreatiboren aurkako partiduan jipoitua hartzetik datoz Albazetekoak. Cesar Diazek Alabazete markagailuan jarri bazuen ere -3. minutuan lortu zuen gola- , Rekreatibok markagailua irauli zuen Nuñez(x2), Pedro Rios eta Antonen golei esker. Hogeitabostgarren minutuan jada Rekreatibo aurretik zen markagailuan. Partiduaren bigarren zatian Albazeteko taldeak etengabeko erasoari ekin zion. Aurrean jokalari onak dituen arren, atzealde eta euskarri ahulek kondenatu egin zuten Gaztela Mantxako taldea. Gauzak horrela, 69. Eta 71. minutuan Rekreatibok amaierako lau eta bateko markagailua ezarri zuen.

Iruñean jokatutako partiduan gorritxoek irudi negargarria eman zuten. Selekzioen deialdiek sortutako bajen falta asko notatu zuen Urbanen taldeak. Mesa eta De Las Cuevas euskarrik bikoteak ez zuen errendimendu ona eman. Erasoan Kodro eta Torres saiatu arren- beti Ninoren lan eskarga handiak lagunduta- kamuts ibili ziren. Ponferradinak ordea bikain baliatu zituen talde gorritxoaren denboraldiko orbana: defentsa. Echaide pattal ibiltzeaz gain Miguel Flañok eta David Garciak ez zuten euren partidu onena joaktu. Atzealdeko hegalean aritu zen Vujadinovic ez zen gaizki ibili baina igarri zitzaion bere postua ez zela. . Bigarren zatian debuta egin zuen Olavide eta Vujadinovic fitxaketa berria egotzi zituen epaileak; gazteak bi txartel hori ikus zituen erreskan eta Montenegrokoaren txartel gorria zigor handiegia izan zen. Kontraerasoan min asko egin zuen Ponferradinak aukera dezente izan zuen markagailua handitzeko. Ordea, beste behin taldeko onena izan zen Roberto Santamaria atezainak partidu borobila egin zuen.

Azkenaren aurkako partidua beti izaten da irabazi beharrezkoa. Jaitsiera postuetatik urrundu eta goiko postuetako borrokan sartu nahi badu talde gorritxoak zenbait garaipen kateatzea ezinbestekoa da. Oraingoz maila berri honi neurria hartu ezinda dabil Urbanen taldea

Santzionatuak eta internazionalen buelta

Cadamuro, Nekounam, Ansarifard, Loe, Cedrick eta Merino bueltan dira.  Nekounam, Loe eta Cadamurok hamaikakoan lekua berreskuratuko duten bitartean,  Urbani zailtasuna sor dakioke defentsa osatzerako orduan:     Echaide min harturik da eta Miguel Flañok 5. Txartel horia ikusteaz gain, Vujadinovic ere ez du eskuragarria izango Urbanek. Gauzak horrela, Cadamuro, Javier Flaño, David Garcia eta Unai Garciak osatu dezakete defentsa lerroa.

Fitxa Teknikoa

Osasuna: Larunbateko (9.30) entrenamenduaren ondoren emango du Urbanek deialdia. Entrenatzailea: Jan Urban.

Albazete: Osasunaren antzera Larunbaterako prestatua duen entrenamendua eta gero luzatuko du deialdia Albazeteko entrenatzaileak. Entrenatzailea: Luis Cesar Sampedro.

Epailea: Gonzalez Fuentes.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s