Presidentetzara aurkezteko azken txanpa

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

9 egun. Horixe da Osasunako presidente izan nahi dutenei beren hautagaitza aurkezteko geratzen zaien denbora. Orain arte egin diren bi deialdietan ez da hautagairik izan, baina hil honen 27an amaitzen den deialdirako, azken deialdia izanik, mugimendu gehiago espero da. Azken egunetan, besteak beste, egun Kudeaketa Batzordearen buru den Javier Zabaletaren eta bazkidearen defendatzailea izandako Luis Sabalzaren izenak atera dira.

Hauatagiek, ordea, azken deialdietan izan den oztopo bera dute: LFPk eskatzen duen 1,9 milioi euroko bermea. Zabaletak bere hautagaitza ixtea “zaila” izanen dela adierazi du, baina LFPk eskatzen duen bermea lortzeko zenbait alternatiba dituela baieztatu du. Hortaz landa, presidentegai izateko gaur egun Kudeaketa Postuan daukan postua utzi beharko luke. Horretarako muga eguna ostirala da.

Bera aldetik, Sabalzak, Zabaletak bezalaxe, jadanik osatua dauka gutxienez bost kideko zuzendaritza batzarra, baina bermerik oraindik ez du lortu. Sabalzaren lantaldean egongo lirateke, besteak beste, Luis Ibero eta Mariano Zulet, oraindik ere Zabaletaren Kudeaketa Batzordeko kide direnak. Hauek ere beren dimisioa eskatu beharko dute balizko zuzendaritza batzarreko kide izan nahi badute.

Dena den, gerta liteke, beste behin ere, hautagaitzarik ez egotea. Kasu horretan, klubak Kudeaketa batzordearen gidaritzapean jarraitu ahalko luke, beti ere honek 1,9 miliokio bermea aurkeztuko balu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s