Ikusmiran| 13. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

AURRERAPEN EGOKIA

Azken jardunaldiko gorritxorik onena, dudarik gabe, Roberto Santamaria izan zen. Atezain iruindarrak min hartu zuen astean zehar, baina larunbateko partidarako osatzea lortu zuen. Eta eskerrak. Izan ere, bigarren zatian hiru bat gelditu ikusgarri egin zituen, markagailuan alde dezente handiagoa egotea sahiestuz. Denboraldia aulkian hasi zuen, baina gaurko egunean postu finko bat du Urbanen hamaikakoan. Defentsa seguruago bat izanen balu, partida asko golik jaso gabe bukatuko lituzke.

50101 (1)

HOBETU BEHARRA

Deialdi internazionalek utzitako baja kopuru handiaren ondorioz hamaikakora itzuli zen gizonetako bat Roberto Torres izan zen. Denboraldi hasiera oso kaxkar bat egin ostean, lau jardunaldi zeramatzan hasierako hamaikakoan izan gabe. Egoera horretan, haztegiko jokalariak aukera ezinhobea zeukan neurketa on bat egin eta kritikak ixilarazteko, baina egiaren unea iritsi zenean eman beharreko mailatik oso urrun egon zen. Hasierako minutuetan arrisku piska bat eraman zuen Ponferradinaren areara, baina bestelakoan guztiz desagerturik egon zen. Bere kalitatea duen jokalari bati jokoan eragin handiagoa izatea eskatzen zaio.

torres

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s