Hitzometroa| Osasuna-Ponferradina

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Sadarren bizitako arratsalde beltza izan zen Ponferradinaren aurkakoa. Kanpotarrak jokoaren jaun eta jabe izan ziren, neurketaren fase guztiaetan arreta eta tentu handiz jokatu zutelarik. Defentsa lanetan sendo eta ordena mantentzeaz gain, kontraerasoetan fin ibili ziren. Nagusitasun horrek saria lortu zuen 24. minutuan Ruben Sobrinok sartutako golari esker. Asko bota zituen faltan osasunak selekzioekin dauden jokalariak.  Hala ere, taldeak irudi kaxkarra erakutsi baino gehiago egin zuen. Intentsitate eta tentsioa falta nabarmena izateaz gain, osasunak etxean izan ohi duen lehiakortasuna ez zuen erakutsi. Gorritxoen artetik onena, Santamaria.

 Santamaria

7|Partidu oso ona jokatu zuen atezain nafarrak. Geldiketa on pare bat eginagatik ere ezin izan zuen Sobrinoren golean ezer egin. Partiduak aurrera joan ahala, ziurrago aurkitzen da ate barruan. Taldeko hoberena.

Echaide

3|Ez zen bere eguna izan.  Defentsa lanetan arazoa handiak sortu zizkioten eta eraso jokaldietan ezer gutxi lagundu zuen.  Bigarren zatian Javier Flañok ordezkatu zuen.

D Garcia

5|Beste behin nahiko ondo ibili zen Promesaseko jokalaria. Esperientzia falta bere gogoekin ordezkatzen du. Baloia jokatuta ateratzne saiatzen den batzuetan arazoak izateaz gain, Flañorekin ez da guztiz ondo konpontzen.

Miguel Flaño

4|Pasa en asteburuan neurketa dezentea egin ondoren berriro ere partidu apala jokatu zuen Noaingoak. David Garciarekin ez zen ondo konpondu eta bere esperientziako jokalari batek baino huts gehiago egin zituen. Denboraldi hasiera txarra.

Vujadinovic

5| Estreineko norgehiagokan ez zen guztiz gaizki ibili. Alta, hegaleko atzelari izateko bizkortasun puntu bat gehiago behar da. Bi aukera garbi izan zituen gola sartzeko. Zentral modura hobeto ibiliko da ziurrenik.

Mesa

4|Ez zuen bere aukera aprobetxatu. De Las Cuevasekin euskarriko bikotea osatu besterik ez zuen egin. Neurketak gainditu egin zuen. Baloia mugitzerako orduan zailtasun handiak erakusteaz gain ezer on gutxi erakutsi zuen.

De Las Cuevas

5|Saiatzea ez da aski. Taldearen erasoko jokaldiak antolatzen saiatu arren, euskarria ez da bere postua. Mesari laguntza eskaintzeaz gain taldearen gidaritza eramaten ez zen guziz fin ibili.

Torres

6|Prietoren ate aurrera arriskua eraman zuen  Kodrorekin batera. Jaurtiketa on pare bat egin zituen baina ez zuen bere partidarik borobilena burutu. Salbatu daitekeen gutxietako bat.

Sisi

4|Erabat desagerturik ibili zen. Jokaldi gutxi batzuetan parte hartzeaz gain txisparik gabe ibili zen berdegunean. Azken neurketeta erkautsitako mailatik oso urrun.

Kodro

6|Azken partiduen modura taldeko erreferentzietako bat, postua irabazi du. Kemena eta grina erakutsi zuen bakarretarikoa. Erasoko jokaldietako erreferentzia nagusia izan zen, Torresekin elkarlana bilatu zuen. Zorterik gabe ibili zen, ordea-

Nino

5| Azken partiduetan ez dabil fin Osasunako goleatzaile nagusia. Lana eskerga  beti burutzen duen horietakoa. Erasoan asko mugitu zen baina ez zuen atera asko begiratu.Partidua amaitzear zela aukera izan zuen.

Olavide

5| Txartel gorria ikusi zuen. Hala ere, zelaian egon zen minutuetan jokalari ona izan daitekela erakutsi zuen. Partidua nahasten saiatu zen.

Onwu

NG| Notarik gabe.

Flaño

4| Echaide ordezkatu zuen. Eraso jokaldietan saiatu bazen ere, Echaidek defensa lanetan izan zituen zailtasun berberak erakutsi zituen.

Urban

4| Mesa eta De Las Cuevas bikotearekin eta aldaketekin ez zuen asmatu. Aste hontan, ordea, bajek asko baldintzatu dute bere lana.

BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Azkenengo neurketetan taldeko onena izan ostean Santamaria dugu lehenengo postuan aste honetan, Loek gertutik jarraitzen duelarik. Azken postuetan ez da aldaketarik, Cadamuro eta Onwu. (Aldaketa bat gauzatu dugu gure ikusmiran atalean:Hemendik aurrera hitzometroko puntuaketak baloratzeaz gain jokatutako partiduak kontuan hartuko ditugu. Ez baita zilegi partidu bakarrean oinarritzean jokalari baten bataz besteko puntuaketa).

1-SANTAMARIA 6,18

2- RAOUL LOE 6,13

_________________________________________________________________________________________________

18-ONWU 3,66

19-CADAMURO 3,60

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s