Arratsalde beltza Sadarren

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Ruben Sobrinoren gol ikusgarri bati esker Ponferradinak hiru puntuak bereganatu zituen Sadarren. Garaipen honi esker Ponferradina goiko postuetan sartu da bete betan. Neurketari dagokionez, Ponferradinak bikain interpretatu zituen norgehiagokaren fase gehienak Osasunak ezer gutxi erakutsi zuen bitartean. Selekzioekin dauden jokalarien falta asko sumatu zuen Urbanen taldeak eta ezin izan zuten markagailuari buelta ematea lortu etxean jokatutako partiduetan gertatu bezala.

Lehenengo zatian Ponferradina jaun eta jabe izan zen. Defentsan sendo eta taktikoki bikain kokatu zen taldea izan zen Jose Manuel Diazena, kontraerasoak antolatzeko eta jokaldiak amaitzeko erraztasunak izan zituena. Alta, Osasuna erabat galduta ibili zen, noraezean. Urbanek ateratako  hamaikakoak ( selekzioekin zeuden jokalarien falta kontuan hartua) ez zuen esperotako errendimendua eman, partiduaren joan etorriak zenbait jokalari erabat gaindituta zituelarik. Tentsio eta lehiakortasun falta izan zen Urbanen taldearen ezaugarri handiena. Akatsez beteriko taldea neurketa izan zen, Ponferradinak talde egituratuago eta sendoaren irudia utzi zuen Sadarren zaleen atsekaberako.

Partiduaren lehenengo minutuen ondoren, non ezer gutxi ikusi izan genuen berdegunean, Ponferradinak erabat gainditu zuen osasuna. Osasunak ez zuen neurketa irabazteko grina erakutsi erasoan animatuta egon zen Ponferradinaren aurrean. Gauzak horrela, Ponferradinak erakutsitako  nagusitasuna Sobrinoren gol bikain batekin  are nabariagoa bihurtu zen. Markagailuari buelta emateko talde gorritxoaren  ahalegina eskasa eta ez eraginkorra izan zen. Nortasuna faltan izatez gain, taldearen jokoa kaxkarra izan zen berdinketa lortzerako orduan. Baloia Ponferradinaren esku zegoen eta osasunaren euskarriek, Mesa eta De Las Cuevasek, baloia berreskuratzeko eta mugitzeko zailtasunak erakutsi zituzten. Lehenengo zatia amaitzear zela Vujadinovic-en burukada zurtoinak geratu zuen.

Bigarren zatian osasuna ez zen neurketan behar beste sartu. Ponferradinak hotz mantendu zuen burua eta euren kartak bikain jokatu zituzten. Debuta egin berri zuen Olavide gogotik saiatu zen partidua nahasten baina bere burua nahasten amaitu zuen. Debutaren nerbioek asaldaturik, bi txartel hori ikusi zituen bata bestearen atzetik. Vujadinovic-ek era txartel gorria ikusi zuen partidua hiltzear zela ukalondoarekin Ponferradnako jokalari batekin talka egitean. Azken minutuetan Ninok aukera paregabea izan zuen partidua berdintzeko baina atezainak geratu zuen. Gola sartu izan ezkero berdinketa ez litzakete justua izango Osasunak ezer gutxi erakutsi baitzuen. Ponferradinak bigarren zatian Santamaria probatu zuen baina atezain gorritxoak ondo erantzun zuen.

Dinamika berehala aldatu beharra dago gero eta urrutiago egon daiteken igotzeko ametsa eskuratu nahi bada.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Santamaria, Echaide(J.Flaño, 46m), Miguel Flaño, David Garcia, Vujadinovic, Mesa( Olavide, 67m), De Las Cuevas, Roberto Torres, Sisi, Kodro(Onwu, 79m) eta Nino.

Ponferradina: Prieto, Ramirez(Carpio, 53m), Alan, Andy, Castañeda, Jonathan, Paglialunga, Acoran( Tete, 83m), Berrocal, Infante(Adan, 78m) eta Sobrino.

Epailea: Lopez Amaya epaileak txartel gorria erakutsi zien Osasunako Vujadinovic-i eta Olavideri( bi txartel hori ikusi ondoren). Txartel horia erakutsi zien Ponferradinako Oscar Ramirez eta Diaz entrenatzaileari. Osasunako David Garcia, Miguel Flaño, Olavide x2 eta De Las Cuevasek ere txartel horia ikusi zuten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s