Osasuna Sampaka

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Gaur goizeko entrenamenduan Osasunak oso bisitari berezia jaso du.  Juliana Bonoha, Kontxesiko Inmakulada kongregazioko misolariari ongi etorria eman dio Osasunako lehen taldeak. Bonoha anderea, ebolaren aurkako borrokan murgilduta egon da Liberiako San juan de Dios ospitalean. Bertan, beranduago ebolak jota hil zen Pajares apaiza ezagutu zuen. Espainiara itzultzekoan, Madrilgo Karlos III. Ospitalean ingresatuta egon zen ebolaz kutsatuta zegoela uste zelako. Ordea, Bonohak ez zen kutsatua izan eta Urriaren 28an ospitaleko alta jaso zuen.

Pasa den astean Iruñeara iritsi zen lehen taldearen entrenamendu bat ikusteko ametsa zuelarik. 1964az geroztik da Bonoha anderea Osasunako jarraitzaile, urte hartan iritsi baitzen Ginea Ekuatorialetik Elizondora, non bere nobiziatutza hasi zuen.

Osasunako jarraitzaile sutsu bihurtu zen. Gineara itzuli zenean Osasuna Sampaka delako taldea sortu zuen Sampaka hirian,  Malabo hiriburutik gertu. Bonohak adierazi duenez, Osasunak beti bidali izan dio futbolerako materiala.

Bonohak dionez Sampakan denek ezagutzen dute Osasuna. Asteazkenean itzuliko da Malabora, eta  adieraz duenez Osasuna fundazioak emandako materialarekin itzuliko da Gineara.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s