Ikusmiran| 12. jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

AURRERAPEN EGOKIA

David Garciak aurrera pausua eman duela dirudi.  Aurrera pausua emateaz gain, badirudi hamaikakoan bere lekua hartu duela. Miguel Flaño kapitainak baino maila hobea eman zuen Numantziaren aurka jolastua baino lehenagoko partiduetan. Goitik sendo ibiltzen da eta baloia jokatuta ateratzean ere ez da makala. Hala ere, urduritasun puntu nabaritu zaio jokatu duen aldiro. Numantziaren aurkakoa bere neurketa onena ez izanagatik ere, maila aproposa erakutsi zuen gazteak. Urduritasun hori landu ezkero zail jarriko dizkio gauzak berriki fitxatutako Vujadinovic-i.

HOBETU BEHARRA

De Las Cuevas ez dabil fin denboraldi hasiera hontan. Duela bi urteko neguko merkatuan fitxatu eta irudi ona eman ostean, aurtengo denboraldiari ez dio ongi ekin  Sportingo jokalari ohiak. Jokoan sartzea kostatzen zaio, momento askotan desagertu egiten delarik. Jokoan sartzen denean ere ez du bere onena ematen. Kalitate handiko jokalaria den heinean, neurketetean detailetxorenbat edo beste uzten duen horietakoa. Hala ere, maila honetako jokalari bati askoz gehiago eskatu behar zaio, are gehiago Osasuna bezalako talde batean, kalitatez gainezka ez dagoena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s