Hitzometroa| Numancia-Osasuna

 Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Atzokoa partida berdindua izan zen oso, lan taktiko handikoa eta dizdira indibidual gutxikoa. Gorritxoek defentsako lanari eman zioten lehentasuna, aurrelarien lana sakrifikatuz. Hauen artean Kenan Kodro izan zen arrisku gehien sortu zuena. Errealeko jokalari ohia behetik gora dator, eta atzo Osasunaren arrisku jokaldi ia guztietan protagonista izan zen. Zelai erdian, beste behin ere, Raoul Loek sekulako lan fisikoa egin zuen. Defentsa lanetan harresi bihurtzen da Kamerungoa. Atzelariei dagokienean, aurreko jardunaldietan baino hobexeago ibili ziren, nahiz eta Cadamurok berera jarraitu.

w_900x700_08185133num-osa02

Jan Urban

5| Astean zehar taldeak hiru puntuak lortzeko borrokatuko zuela esan zuen. Los Pajaritosen, ordea, ez zen halakorik ikusi. Irabazteko nahia falta izan zitzaion. Aldaketek ez zuten taldaren jokoa aldatu. Defentsa, bere aldetik, azken asteetan baino sendoago ibili zen.

Santamaria

5| Ez zuen lan askorik izan. Segurtasuna transmititzen du. David Garciaren pase txar baten ondoren lanak izan zituen baliia urruntzeko, baina bestelakoan ez zuen zailtasun handirik izan.

Echaide

6| Eskuin hegalean geroz eta hobeto dabil. Aurkariaren erasoak ederki moztu zituen. Erasora igotzen denean erdiraketa politak jartzen ditu. Azken bi jardunalditan lekua jan dio Javi Flañori.

David Garcia

5| Neurketa nahiko egokia egin zuen haztegiko jokalariak. Alta, zenbait jokalditan urduriegi agertu zen, Santamariari eman zion pase txarrean, adibidez. Buruz ongi doa, eta baloia ongi ateratzen du. Hasierako hamaikakoan bere lekutxoa egin du.

Miguel Flaño

6| Noaingoak denboraldiko partidurik onena jokatu zuen atzo (oso zaila ere ez zen, orain arte eman duen maila eskasa ikusita). Baloiak urruntzeko arazorik ez zuen izan. Sendo.

Cadamuro

4| Bere hegala berriz ere autobide bilakatu zen aurkariarentzat. Erasora igo bai, baina gero asko kostatzen zaio bere lekura bueltatzea. Bere taldekideek esfortzu extra bat egin behar dute ezker hegala tapatzeko. Urbanek Javi Flaño ezkerrean jartzea pentsatu beharko luke.

 Raoul Loe

6| Baloi ugari lapurtu zituen beste behin ere kamerundarrak. Fisikoki izugarria da. Numantziaren erremate bat atepetik atera zuen.

Nekounam

5| Defentsa lanetan zentratuta, erasoan ezin izan zuen erakutsi ohi duen klasea erakutsi. Jokoaren agintea hartzen duenean taldeak asko nabaritzen du.

De las Cuevas

4| Berriz ere irregularregi. Kalitate handiko jokalaria da, baina minutu luzez desagertu egiten da. 69.minutuan Urbanek berdegunetik atera zuen.

Kenan Kodro

6| Erasoan jokaldi politak egin zituen. Lehenengo zatian Sisiri pase eder bat eman zion area barruan, eta ondoren gol bat baliogabetu zioten, jokoz kanpo zegoelakoan. Bigarren zatian Numanciako jokalari batek baloia atepetik atera zion. Gutxinaka gutxinaka minutuak pilatzen ari da.

Sisi

5| Partidako aukerarik garbienetakoa izan zuen, baina ate aurrean ez zuen asmatu. Atzo ez zuen joan zen igandean erakusti zuen dizdirarik erakutsi. Areatik urrunegi ibili zen.

Nino

5| Lehenengo zatian presentzia handiagoa izan zuen. Bigarren zatian, ordea, baloi oso gutxi ikutu zituen. Hori bai, borroka eta lana ez egitea ezin zaio leporatu.

Cedrick

4| Partida hausteko gizon egokia zen, baina ez zuen halakorik lortu. Kontraeraso batean aukera ona izan zuen arriskua sortzeko, baina Merinori baloia gaizki pasatu zion. 20 minututan baloi gutxi ikutu zituen.

Roberto Torres

4| Jokoan ez zen ia sartu. Taldea atzean sartuta zegoen,eta horrek bere lana dezente baldintzatu zuen.

Merino

5| Azkeneko hamar minutuak jokatu zituen. Kontraerasoan Cedrickek pase on bat eman izan balio, gola sartzeko aukera on bat izango zukeen.

 

BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Raoul LoeK lehenengo postua berreskuratu du Numantziaren aurkako partiduan taldeko hoberenetarikoa izan eta gero. BBestalde, azkeneko postuan Cadamurok jarraitzen du, jardunalditik jardunaldira ez baitu hobera egin. Azken aurreko postuan Onwuk jarraitzen du.
(Aldaketa bat gauzatu dugu gure ikusmiran atalean:Hemendik aurrera hitzometroko puntuaketak baloratzeaz gain jokatutako partiduak kontuan hartuko ditugu. Ez baita zilegi partidu bakarrean oinarritzean jokalari baten bataz besteko puntuaketa).

 

1-NINO 6,4

2- RAOUL LOE 6,27

_______________________________________________________________________________________________________

18-ONWU 3,66

19-CADAMURO 3,60

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s