Numantzia-Osasuna: Bisitari gisa, garaipenik ez

Larunbata 18:15/Los Pajaritos/La Sexta

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

 Pasa den igandean Betisi irabazi ostean aire puntu bat lortu zuen Osasunak. Lasaitasun puntu bat lortzeak, ordea, ez du esan nahi taldearen jokoak sortzen dituen zalantzak desagertu direnik, ezta gutxiago ere.  Sadarren jokatu diren sei neurketetan bi porrot eta lau garaipen lortu dituen arren, etxetik kanpo ezin izan da hiru puntuekin etxera itzuli. Zaragoza eta Llagosteraren aurka jokatutako partidatan soilik lortu dute esku hutsik ez itzultzea, denboraldiko lehenengo bi irtenaldiekin bat etorriz. Alta, Sadarretik urrun jolastutako bost neurketetan Iruñean bertan ospatu diren seietan baino gol gutxiago jaso dituzte ( 22 jaso dituzte etxean eta 9 kanpoan). Hala ere, etxetik kanpoko gol produkzioa oso eskasa da:  Sadarren 19 gol eskuratu ditu talde gorritxoak eta kanpoan ospatu diren norgehiagoketan 4 gol besterik ez.

Bi garaipen kateatzea itzela izango litzateke. Bi garaipen horiek kateatzeko ordea Betisen aurka jokatutako lehen zatiaren analisia egitea beharrezkoa da. Osasunari kosta egiten zaio, asko gainera, partidua hasten denetik bete beterik murgiltzea. Partidu hasieretan taldeari kohesio falta igartzen zaio, atzelari, euskarri eta aurrelarien mugimenduen artean ez dago batasunik, anarkia nagusi izaten da. Hasiera hasieratik partiduan sartzeko zailtasun horri taldearen presio eta intentsitate falta gehitu behar zaio: Defentsek ez dituzte aurkariak gertutik zaintzen, euskarriak noraezean ibili ohi dira eta aurrelariek defentsa aurkariei nahi duten moduan jokatzen uzten diete. Betisen aurkako neurketa aipatutakoaren isla garbia izan zen. Atzetik baloia erraza atera eta euskarrien presiorik gabe erraz urreratzen ziren Betiseko aurrelari eta hegalak Santamariaren atera, defentsak uneoro lekua galdua zuelarik, markak bete gabe. Bigarren zatian, ordea, panorama erabat aldatu zen. Taldeak Sadarren soilik erakutsi duen grina eta kemena ateratzeaz gain, Betisen atzera pausua baliatuz, denboraldiaren zati handi batean erakutsi duen baloiaren tratu ona zelai gainean jarri zuen. Gauzak horrela, soilik denboraren koska bihurtu zen neurketa Osasunaren alde jartzea. Geldikako jokaldietan lortutako errentagarritasuna- hiru golak estrategi jokaldietan izan zuten abiapuntua- nabarmentzekoa izan zen.

Etxetik kanpo garaipena lortzekotan, Numantzia arerio egokia izan daiteke. Nahiz eta Anquelaren taldeak azken norgehiagokan Huelbako Rekreatibo huts eta hiru mendean hartu zuen, jaitsiera postuak markatzen jarraitzen dute. Sei jardunaldi jarraietan garaipenak iskin  egin ostean, Sergi Enrich eta Juanmaren golek zoramena itzuli zuten Soriara. Lehen zatian Numantziak gol abagune asko izateaz gain neurketaren jaun eta jabe izan zen. Atsedenera huts eta biko errentarekin joan ziren gorriak. Lehenengo eta bigarren zatian aukera bakanen bat eduki izanagatik ere, Rekreatibok ez zuen merezi izan markagailuan gerturatzean. Bigarren zatian erritmoa jaitsi egin zuten bi taldeek eta aukera absentzia garbia nagusitu zen. Partidua amaitzear zela Juanmak behin betiko huts eta hirukoa ezarri zuen.

Gauzak horrela, Numantzia 19.postuan aurkitzen dugu 11 punturekin. Osasuna bost postu gorago dago 14 puntu pilatuta. Defentsak lanak zertxobait hobetu ezkero eta bigarren zatian Sadarren erakutsitako jokoa berdegunean erakusten badu, Osasunak Numantzia gainditu beharko luke.

Selekzioak eta Urbanen adierazpenak

Afrikako eta Asiako kopak nobela tragikoaren antza hartu dezake Osasunarentzat. Fitxa profesionalen urritasunak are zailago marrazten du egoera. Loe, Cadamuro eta Cedrickek lau neurketetarako baja izango liratekeen bitartean, bi irandarrek ezingo lukete hiru neurketetan jokatu. Nahiz eta oraingoz Cadamuroren Aljeria den Afrikako koparako matematikoki sailkatuta dagoen bakarra, Kamerun eta Kongo kopan egongo direla ziurtzat jotzen da. Bestalde, Asiako koparako Nekounam eta Ansarifard deituko dituzten zain dago Osasuna. Guztiak deialdietan sartuko balira, talde gorritxoak bost baja izango lituzke hiru neurketetarako. Gauzak horrela, 13 fitxa profesional izango lituzke soilik eskura Urbanek, horietatik bi atezainak.

Egoera posible honen harira, bereziki nabarmentzekoak dira Urbanek azken astean egindako adierazpenak zeinetan dioen beldurrez aurre egingo dien Urtarrilean eta Otsailean biziko duen egoeragatik. Adierazpen hauekin batera, Cadamuroren errendimenduaren inguruan galdetu zaio poloniarrari: “ Agian eman ez dezakeen zerbait exijitzen ari gatzaizkio, baina berak badaki postu horretan dugun jokalari bakarra bera dela”. Hortaz, hemendik Urtarrilera bitarteko partiduetan egokia izango litzateke pixkanaka postu horiek bete ditzaketen jokalariak pixkanaka taldearen dinamikan sartzen, normalean jokatzen ez dutenak zein Promesasen ari direnak; Ezkieta, De Frutos eta Barja ,besteak beste, erabiltzen hastea ondo legoke.

 

DEIALDIAK

 

Numantzia: Anquelak ez du deialdia eman oraindik. Entrenatzailea:  Juan Antonio Albacete Anquela

Osasuna: Urbanen deialdia biharko entrenamenduaen ondoren espero da ( 18.00) Entrenatzailea: Jan Urban

Epailea: Medie Jimenez

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s