Ikusmiran| 11. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

AURRERAPEN EGOKIA

Azken partidetatik zekarren bolada txarrari amaiera eman zion Sisik. Denboraldi hasiera txukuna egin zuen, jokoaren pisuaren zati handi bat bere eginez. Hala ere, partiduen joanarekin batera itzaltzen joan zen, batez ere arazo fisikoen ondorioz. Horrela, Urbanek hasierako hamaikakotik atera zuen. Poloniarrak azken jardunaldietan ez zion minutu askorik eman, eta eman zizkion zenbaitetan berea ez den leku batean aritu behar izan zen (Sportingen aurka, adibidez, azkeneko minutuetan eskuin hegalari bezala aritu zen). Gauzak horrela, igandeko partidan egoera irauli eta berriz ere dizdira egin zuen. Atsedenean sartu zen, taldea lur jota zegoenean, eta partidari buelta emateko erabakigarria izan zen. Bere abiaduraren bidez Betiseko jokalariak erotu egin zituen. Osasunaren goletan ez zuen partaidetza zuzenik izan, baina taldearengan sekulako eragina izan zuen. Jokoari beste erritmo bat eman zion. Alta, fisikoki oraindik somatzen zaio ez dagoela puntu puntuan. %100ean egonda, poztasun ako eman diezazkieke zale gorritxoei.

23654

HOBETU BEHARRA

Karim Ansarifard izan zen igandeko neurketako jokalaririk makalenetarikoa. Partidan sartzea izugarri kosta zitzaion. Baloi oso gutxi ikutu zituen. Baina okerrena zera da, presio lanetan ez zuela batere intentsitaterik erakutsi. Ildo horretan asko dauka bere taldekide Ninorengandik ikasteko. Garbi dago oraindik egokitze prozesuan dagoela, aurre denboraldirik ez baitzuen ia egin, eta, noski, Espainiako Bigarren Mailatik Irango ligara alde handia baitago. Alta, jokalari interesgarria dela erakutsi du, batez ere mugimenduei dagokienean. Espazioak ongi darabiltza. Denborak esango digu ea maila ematen duen. Momentuz, Nino eta Kodro aurretik ditu.

179950

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s