Hitzometroa| Osasuna-Betis

Bi aurpegi eman zituen osasunak Betisen aurkako neurketan. Lehenengo zatian erabat galduta ibili zen, noraezean. Tentsio eta defentsan lan egiteko gogo faltez gain, presio lanetan ere ez ziren fin ibili Urbanenak. Erasoko jokaldiak Kodroren eskutik etorri ziren. Bigarren zatian ,ordea, Osasuna jaun eta jabe izan zen. Geldikako hiru jaurtiketetan lortu zituen garaipena eman zioten golak ( Nekounam, Flaño eta Onwu). Betisek ez zuen arriskurik eraman bigarren zatian Santamariaren area ingurura. Sisi zelairatzea eta taldearen jarrera aldaketa erabakigarriak izan ziren. Hortaz aparte, aipatzekoa da Betisek atzera pausu nabarmena eman zuela bigarren zatian, Osasunarentzat bereziki lagungarria izan zena

Iñaki berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Santamaria

7|Lehenengo zatia lan handia izan zuen, eta nota onarekin gainditu zuen froga. Jaurtiketa pare batean segurtasuna erakusteaz gain nortasun handia erakutsi zuen,batik bat berria den jokalari batean, defentsa kolokatu eta zenbait akzio aurpegiratzeko orduan. Castroren golean ezer gutxi egin zezakeen, ordea, Renellaren golean ordea lekuz kanpo atera zenaren sentsazioa utzi zezakeen. Hala ere, horrela jarraituz gero Riesgok zail izango du hamaikakora itzultzeko.

Echaide

6|Bere benetako posizioa ez izan arren, nahiko ongi moldatu zen. Igoera arriskutsuak egin zituen eta bi hankekin ongi erdiratzeko gai dela erkautsi du azken jardunaldietan. Defentsa lanetan zailtasunak izan zituen Ruben Castrorekin lehiatu zen aldiro.

D Garcia

5|Aireko jokaldietan segurtasun handia duela erakutsi du. Aldiz, baloia azpitik jokatuta ateratzerakoan asko du lantzeko. Galduta ibili zen lehenengo zatian, bigarrengoan izan zuen lan eskasa ondo burutu zuen.

Miguel Flaño

5|Beregandik espero zen maila ez du eman oraindik. Defentsaren esperientzia eta taldearen kapitaintza beregain badaude ere, Noaindarrak ez du beteranotasuni erakutsi. Betisen aurkako lehen zatian erabat galduta ibili zen, momentu oro lekutik kanpo eta defentsa ondo kokatzeko zailtasunekin. Gol bikaina sartu zuen.

 Cadamuro

3|Beste behin defentsako eta taldeko jokalari kaxkarrena, denboraldi osoko lez. Javier Flañok bere lekua hartu beharko luke.

Loe

6|Ez zen bere neurketa bikainena izan baina baloiak lapurtzen lan eskerga handia egin zuen betiko moduan. Lehen zatian galduta ibili zen Betiseko euskarriak gertutik markatu gabe eta defentsan laguntza eskasa eginez. Kopa Afrikara joatean taldeak asko nabarituko du bere falta.

Nekounam

7|Taldearen gidaritza soilik bigarren zatian eraman zuen; lehenengoa erabat desagerturik. Zelaiko liderraren seinaleak ematen hasi da.

 Kodro

6|Lehenengo zatian salbatu daitekeen bakarretakoa. Gogo handia jarri zion neurketari, baina oso bakarrik ibili zen erasoan. Baloia gehiegi gidatu zuen. Hamaikakoan egotea irabazi du.

 De Las Cuevas

5|Bere mailatik urrun. Partidua aurrera joan ahal zertxobait hobera egin zuen baina ez zen erabakigarria izan. Osasunak bere mailarik onena behar du. Asistentzia bat eman zuen.

Ansarifard

5|Bigarren zatia hasi bezain pronto aldatu zuen Urbanek. Aurrealdean asko mugitu zen baina ez zuen zortea bere alde.

 Nino

7|Taldeko hoberenetarikoa beste behin. Baloia mugitzen asko laguntzeaz gain defentsa lanetan ere inplikatzen da. Erasoan erreferentzia da. Nekounamen golean zoragarri luzatu zuen baloia bigarren zutoinera.

Sisi

8|Beragandik espero zena eman zuen denboraldiko bere minutu hoberenetan. Nuerketa hankaz gora jartzen saiatu eta lortu zuen. Bere hegaleko erasoek min handia egin zioten Molinerori. Goranzko joeran.

 Torres

6|Gogotik saiatu zen zelaian egon zen hamabost minutu pasatxoetan. Hamaikakora itzultzeko nahia zela eta joku ona erakutsi zuen. Bi jaurtiketa oso arriskutsu egin zituen.

 Onwu

5|Zortea bere alde izan zuen golean. Hortaz aparte, ez zuen baloirik ukitu zelaian egon zen bost minutuetan.

 Urban

7|Hasieran taldea tentsiorik gabe zelairatu eta talde ahularen sentsazioa eman zuen. Atsedenaldian esandakoak jokalariengan eragin eta irudia erabat aldatu zen. Aldaketekin bete betean asmatu zuen.

 

BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Ninok aurrea hartu dio Raoul Loeri Betiseko partiduaren ondoren. Bestalde, azkeneko postuan Cadamurok jarraitzen du, jardunalditik jardunaldira ez baitu hobera egin. Azken aurreko postuan Onwuk Miguel Flaño ordezkatu du.
(Aldaketa bat gauzatu dugu gure ikusmiran atalean:Hemendik aurrera hitzometroko puntuaketak baloratzeaz gain jokatutako partiduak kontuan hartuko ditugu. Ez baita zilegi partidu bakarrean oinarritzean jokalari baten bataz besteko puntuaketa).

1-NINO 6,4

2- RAOUL LOE 6,27

_______________________________________________________________________________________________________

18-ONWU 3,66

19-CADAMURO 3,37

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s