Afrikako Kopa, buruhaustea Urbanentzat

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Cadamuro, Cedrick eta Loek Ligako lau partida gal ditzakete 

cedrick-loe

Aurten ospatuko den Afrikako kopak eragin handia izango du Osasunarengan. Izan ere, txapelketa honen ondorioz, Urbanek ezingo du urtarrilaren 17tik otsailaren 8ra taldeko hiru afrikarrekin kontatu. Txapelketaren egoitza izanen den Marokok datak aldatzea eskatu zuen, herrialdean ebola hedatzeko beldurragatik. Afrikako Futbol Konfederazioak, ordea, entzungor egin die marokoarren eskakizunei, adieraziz ezarritako datak onartzen ez badituzte txapelketaren egoitza herrialdez aldatuko dutela. Beraz, hasiera batean zehaztutako datak mantendu eginen dira.

Horrela, Cadamuro, Cedrick eta Loe ez lirateke Bartzelona B, Alaves, Sabadell eta Zaragozaren aurkako neurketetan egongo. Loe eta Cedricken partaidetza oraindik ez da ziurra, beren selekzioak ez baitira oraindik sailkatu. Cadamuroren Algeria, ordea, jadanik sailkatuta dago, beraz, data horietan aljeriarraren absentzia ziurra da. Entrenatzaile poloniarra baja hauen inguruan kezkatuta azaldu da, taldeak soilik 18 fitxa profesional izanda hiru jokalari galtzea arazo handia dela adieraziz.

Baja kopurua, gainera, areagotu egin daiteke Nekounam eta Ansarifard Asiako Kopa jokatzeko deitzen badituzte. Iran urtarrilaren 9 eta 31 bitartean jokatuko den txapelketarako jadanik sailkaturik dago, beraz, Osasunak hiru partidatan 5 baja edukiko lituzke. Edo, beste era batera esanda, 13 jokalari profesional izango lituzke hiru neurketari aurre egiteko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s