Azken minutuetako garaipenetara harpideturik

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi) 

Arnasa hartzen uzten dion garaipena eskuratu zuen Osasunak Igandean. Neurketa oso lehiatua izan zen, eta Sadarren denboraldi honetan beste zenbaitetan gertatu ohi bezala, markagailuan atzetik jarri izanak ez zituen Urbanen jokalariak desanimatu eta partidua azken minutuetan irabaztea lortu zuten Onwuren gol bati esker.

Erruleta errusiarraren eskema, txanponaren bi aldeak, eromenez beteriko partidua bizi izan zuten Iruñeako Sadar futbol zelaian igande goizean bildu ziren guztiek. Bigarren mailako aurrekontu altuenaren arteko lehia erabat desorekatua izan zen, lehenengo zatian Betisek Osasunari jipoitua eman ostean Osasuna bigarren zatian jaun eta jabe izan zen.

20141102141949-web-5

Lehenengo zatian osasuna ez zen ezta agertu ere egin. Betisek momentu oro partidua kontrolpean izan zuen, Ruben Castro izan zen Sevillako taldearen islada garbiena. Baloiaren kontrola kontraeraso bortitzekin tartekatu zuten Velazquez entrenatzailearen mutikoek. Renella, Kadir eta batik bat Betiseko izar Ruben Castro, izarraren papera benetan ongi bete zuena, amesgaizto bihurtu ziren osasunarentzako.

Osasuna lekua hartu ezinik ibili zen lehen zati osoan zehar. Defentsan zulo handiak egoteaz gain, atzelari eta erdilarien arteko distantzia handiegia izan zen ongi defendatzeko. Aurreko jokalarien mugikortasun handiak erabat jokoz kanpo uzteaz gain, Betiseko euskarriek erraztasun handia izan zuten baloia nahi zuten erara mugitzeko.

Santamariak lan handia izan zuen lehenengo zatian. Neurketa hasi bezain pronto Ruben Castrok Santamaria frogan jarri eta atezainak ongi erantzun zuen. Beste geldiketa on pare bat eginagatik ere ezin izan zuen ezer egin Ruben Castroren golean; Alex Martinezen erdiraketa batean Cadamuro eta Miguel Flañok elkarri oztopo egin zutela abliaturik Castro bien tartean sartu eta buruz baloia sareetara bidali zuen. Betisek errenta handitzeko pare bat abagune garbi izan zituen Renellak, Ruben Castroren asistentzia bikain baten ostean, huts eta bikoa (33.min)jarri zuen arte. Lehen zatia amaitzeko falta ziren minutuetan Betis bere horretan mantendu zen. Betisek markagailua handitzeko abagune garbi pare bat galdu zituen, neurketaren garapenean erabakiorra izango zena. Kodro, Santamariarekin batera, izan zen partiduan zerbait egiten saiatu zen bakarra. Bakarkako jokaldietan saiatu zen Errealeko jokalari ohia, baina ez zuen zorterik ez laguntzarik aurkitu.

Lehen zatian emandako itxura txarra errotik aldatu zuen bigarren zatian talde iruindarrak, geldikako jaurtiketen bidez eskuratu zituelarik partiduan aurretik jartzeko beharrezkoak zitzaizkion hiru golak. Bigarren zatia hasi eta berehala, korner jaurtiketa batean, Nekounamek bere denboraldiko bigarren gola lortu zuen; Ninok buruz baloia atzerantza luzatu eta han agertu zen Nekounam bakar bakarrik baloia sareetara bidaltzeko. Bat eta bikoa markagailuan. Osasunak uneoro erasoa eraman zuen Adan atezainaren area ingurura, batik bate Ansarifarden ordez 46. minutuan sartu zen Sisik. Denboraldi osoan zehar bezala, Ninok erakutsi zuen taldearen liderretako bat dela. Betisek atzera pausu bat eman izana Osasunak bikain baliatu zuen. Atzelari gorritxoek arnasa hartu ahal izan zuten azkenean, eta euren indarrak erasoko jokaldietarako gorde ahal izan zituzten. De Las Cuevasek jaurtitako falta bat bikain errematatu zuen Miguel flaño kapitainak(60.min), markagailura berdinketa eramanez.

Garaipenaren gola, ordea, ez zen azken momentu arte iritsiko. Sisi eta Nino, lehenengo zatian Osasunari Ruben Castrorekin gertatu bezala, amesgaizto bihurtu ziren Sevillako taldearentzat. Roberto Torresek Kodroren lekua hartu zuen norgehiagokako azken hamabost minutuetarako. Arreko jokalaria gola sartzen tematu zen, oso antzekoak ziren bi jaurtiketa oso gogorretan Adanek baloia urruntzeko lan handiak izan zituelarik. 87. minutuan, ordea, Mallorak eta Teneriferen aurkako neurketetako eskema errepikatu zen. Onwuren golari esker, osasunak markagailua irauli eta hiru puntuak lortu zituen, lehenengo zatian erabat galdutzat emanda zeuden hiru puntuak; Korner jaurtiketa batean Adanek baloia ukabilarekin urruntzean huts egin eta Onwuk bakar bakarrik buruz gola sartu zuen. Valtierrakoak ez zuen ia batere gola ospatu.

Sadar futbol zelaian Mallorka eta Teneriferen aurkako antzeko eskema errepikatu zen Betisen aurka. Markagailuan atzetik joan, neurketaren zati handi batean ezer egin gabe, eta azken minutuetan garaipena lortu. Zaleei beldurra eta emozioa sortarazten dien jokua da eskema hau, entrenatzaile poloniarrak gorroto duena. Gauza asko daude aldatzeke, beraz, Urbanek badu lan nahikoa.

Fitxa Teknikoa

Osasuna: Santamaria; Echaide, D.Garcia, M.Flaño, Cadamuro; Loe, Nekounam, Kodro(Torres,75.m), De Las Cuevas(Owu, 85.m); Nino eta Ansarifard(Sisi, 46.m).

Betis: Adan; Molinero, Bruno, Figueras, Alex Martinez; Kadir, Matilla(Pacheco, 81.m), Lolo Reyes(N´Diaye, 67.m), Ceballos; Renella(Chuli, 67.m) eta Ruben Castro.

Golak: 0-1, 13.min: Ruben Castro. 0-2, 33.min: Renella. 1-2, 46.min: Nekounam. 2-2, 60.min: Miguel Flaño. 3-2 87.min: Onwu

Epailea: Piñeiro Crespo. Txartel horia erakutsi zien Osasunako Cadamuro eta Loeri eta Betiseko Lolo Reyesi.

Bestelakoak: 13.643 ikusle Sadar futbol zelaian.

Laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=YehMUhfrEX4

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s