Ikusmiran|10.Jardunaldia

AURRERAPEN EGOKIA

50101 (1)

Roberto Santamaria izan zen Gijongo neurketako aspektu positibo bakarrenetarikoa, bakarra ez bada. Alcorconen aurka ez zuen estraineko partidu erraza izan. Taldeak itxura txarra emateaz gain, atezaina ere partidutik at ibili zenaren sentsazioa eman zuen. Hala ere, azken bi jardunaldietan maila ona erakutsi du harrobiko atezainak. Teneriferen aurka lan gutxi eduki arren, seriotasun eta ziurtasunez beterik ikusi ahal izan genuen, bere bigarren froga izango zena mailarekin gainditzeko asmoz. Ordea, hirugarren froga honetan erakutsi du bere maila altuena oraingoz. Bizpahiru geldiketa bikain egiteaz aparte, Santamaria ongi ibili zen bai korner bai kontrako falta jaurtiketetan. Akaso, azkarregi atez ateratzea izan zitekeen bere akats bakarra. Hala eta guztiz ere, jardunaldiko jokalari aipagarriena izan zen eta ematen duenez zail jarriko dizkio gauzak bere lagun Asier Riesgori.

HOBETU BEHARRA

81735

Inolako dudarik gabe, Liassine Cadamuro. Negargarritzat kalifikatu daiteke Errealak utzitako jokalari Argeliarraren denboraldi hasiera. Egia esan, ia astero ikusmiran ataleko protagonista negatiboa izateko aukera asko izan ditu. Erasora hurbildu, erdiraketak et abatez ere jaurtiketak egitea gustatzen zaizkio jokalari Argeliarrari. Defentsa, ordea, oso makal aritu izan da jokatu dituen partidu guztietan. Defentsa lerroko jokalari kaxkarrena izan da ia jardunaldiro. Erasora igotzen den guztietan atzealdean zulo ikaragarria utzi ohi du, eta bai osasunako defentsa bai erdilariek asko sufritzen dute arazo horri konponbidea emateko. 10 jardunaldiren ostean taldeko jokalari kaxkarrena ezbairik gabe. Arazoa? beste ezkertiar hegal defentsarik ez izatea.

BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Raoul Loek jarraitzen du bataz bestekorik onena izaten. Nino berriz ere bigarren postuan da, denboraldiko bere partidu kaxkarrenetakoa jokatu eta gero. Bestalde, azkeneko postuan Cadamurok jarraitzen du, jardunalditik jardunaldira ez baitu hobera egin.
(Sailkapen honetan hitzometroan emandako puntuazioak hartzen dira kontuan, batez bestekoa eginez. Ez da kontuan hartzen jokalari bakoitzak jokatu duen partidu kopurua).

1.- RAOUL LOE: 6,55

2.- NINO: 5,95


18.- MIGUEL FLAÑO: 4

19.- CADAMURO: 3,75

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s