Hitzometroa|Sporting-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Igandekoa sentsazio arraroak utzi zituen neurketa izan zen. Berdegunean gorritxoak nagusi izan ziren, baloi-jabetzaren %63a izan zutelarik. Alta, taldeak bi eta hutseko gogor bat jaso zuen, iruindarren biguntasunaren seinale. Orokorrean ahul ibili ziren lerro guztietan; ez soilik defentsan, baloiaren jabetza horren handia izan arren, atera soilik jaurtiketa bakarra egin baitzuten, erasoko jokalariak makal ibili zirenaren seinale. Zelai erdian baloia asko ukitu zuten, baina ondoren jokoari ez zioten behar zen sakontasunik eman.

Jan Urban
3| Ez dauka B planik. Talde defentsiboen aurka taldeak ez daki jokatzen. Jardunaldiz jardunaldi taldeak akats berberak egiten ditu, eta poloniarrak ez du akats horiek zuzentzen asmatu, oraingoz behintzat.

Santamaria
7| Goletan ezin izan zuen ezertxo ere egin, baina ondoren gelditu oso onak egin zituen, eman dezakeen maila ondo erakutsiz. Horrelako hiru partidu kateatzen baditu, Riesgok partida asko aulkitik ikusi beharko ditu.

Echaide
6|Partida egokia egin zuen. Defentsan ez zuen huts larririk egin, eta erasoan ongi igo zen, erdiraketa politak jarriz. Partida amaiera aldera min hartu zuen.

David Garcia
4| Bigunegi ibili zen haztegiko jokalaria. Lehenengo golean ez zuen baloia urruntzen asmatu, eta ondoren zorte txarra izan zuen.

Miguel Flaño
4| Ezinean jarraitzen du kapitainak. Ez dirudi Lehenengo Mailan esperientzia luzea duen jokalari bat denik.

Cadamuro
4| Defentsan, beste behin ere, ahul; erasoan, denboraldi hasieran erakutsi zuen bizitasunik gabe. Suposatzen zaion mailatik oso urrun dabil.

Raoul Loe
6| Taldeari oreka ematen dion jokalaria da. Zelai asko hartzen du. Lehenengo zatian aukera on bat izan zuen, baina ez zuen aprobetxatu.

Merino
5| Fisikoki ez dago denboraldi hasieran bezain ongi. Hori dela eta, ez dauka lehenengo partidetako txinpartik.

De las Cuevas
5| Eskuin hegal eta zelai erdian ibili zen, azken posizio horretan hobekiago ibili zelarik. Langile ibili zen, baina ez zuen benetan duen maila erakutsi. Erasoan gehiago eskatzen zaio.

Kenan Kodro
5| Denboraldian lehenengo aldiz titular izan zen, eta ez zen gaizki ibili. Lehenengo
zatian hobeki ibili zen, baina bigarren zatian gorritxoen aukerarik garbiena sortu zuen.

Cedrick
5| Beste behin bigarren zatian sartuta min gehiago egiten duela erakutsi zuen. Lehenengo zatian nahiko ondo ibili zen, mugikortasun handiz, baina bigarren zatian ezer gutxi egin zuen. Penalti bat eskatu zuen. Ondoren Urbanek aldatu egin zuen.

Nino
5| Beti bezain langile, erasoan ez zuen dizdirarik egin. Hegaletan eta areatik urruti aritu zen gehienbat, Sporting bere arean sartuta zela ezer gutxi egin baitzezakeen.

Ansarifard
4| Merinorengatik sartu zen bigarren zatian, eta ez zuen neurketan eraginik izan. Gol abagune garbi bat izan zuen, baina erremate traketsa egin zuen.

Roberto Torres
N.G.| Azkeneko minututan sartu zen, eta ez zuen ezer egiteko astirik izan. Taldeko liderretako bat izatera deituta zena ordu oso baxuetan dabil.

Sisi
N.G.| Echaideren lesioaren ondorioz Urbanek ezker hegalean kokatu zuen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s